2019(e)ko ekainaren 2(a), igandea

Tolosaldeako irakasleek, Italiara mugikortasuna burutu dute, prestakuntza jasotzeko.


Hau izan da egindako mugikortasunaren egunerokoa:

2019ko maiatzak 12, bidaia, Gasteiz-Bergamo.

Parte hartzaileak: Oskar Soto eta Mielmari Imaz (Hozte eta Berokuntza sistemen mantentzea) eta Amaia Aranalde (Administrazio eta finantzak)

 













Maiatzak 13, astelehena.
Goizean Cooperativa Tempo Liberon aurkeztu gara (hauek gure bidaia kudeatu dute) eta bertako hezkuntza sistema azaldu digute. Tartean ezinduen trataera landu dugu. Lanbide Heziketan Enpresetan praktikak uztartzen dituzte, 7 aste inguru bigarren mailan eta 8 aste hirugarrenean.


Arratsaldean CFP Educo ezagutu dugu eta lanbide heziketa gehiago sakondu dugu. Eskola bera, lanbide heziketakoa izanik eta berokuntza eta iturgintzako familia dutenez, arlo teknikoa ere ikusi dugu; taillerrak, gelak, baliabideak,…




Eguna amaitzeko Bresciara bisita gidatua antolatu digute. Benetan aztarna erromatar garrantzitsuak ditu hiri honek. Oso aberatsa da historia eta aztarnei dagokienez.
 







Maiatzak 14, asteartea

Istituto Lunardi-ra bisita goizean. Bertan liceoa ikusi dugu, besteak beste espazioen erabilera nola tratatzen duten probatu dugu; anekdota gisan, gure bilera, irakasle ezberdinak, bestelako eskolako langileak eta baita klasean zeuden beste ikasle talde batekin ere partkatzeko aukera izan dugu.









Arratsaldean, GREENLAB enpresa ezagutu dugu. Efizientzia energetikoarekin guztiz lotutako enpresa da bera. Enpresa gaztea eta ideia oso garbiak dituzten teknikariez osatuta. Bertan eraikuntzen berrikuntza prozesuetan aplikatzen dituzten irizpideak azaldu dizkigute, tartean, Italiar arautegia ere nondik nora doan ezagutu dugu.


Maiatzak 15, asteazkena

CFP Scuola Bottega-rako bixita. Lanbide heziketako zentroa da bera. Iturgintza eta berokuntzako familia ikusi dugu besteak beste. Box formatuko gelaxkak dituzte pasilloetan muntatuta eta alternatuz postu ezberdinetatik pasatzen dira ikasleak. Tartean Italiar armadako hegazkin akrobaziak ikusi ahal izan ditugu. Horrela tokatu zaigu.

Eguerdian Bresciako 1000 miglia izeneko klasikoen topaketaren irteera ikusteko aukera izan dugu. Brescia-Erroma-Brescia ibilbidean lehenagoko eta oraingo automobil munduko makinariarik deigarrienak ikusi ahal izan ditugu.



Honenbestez, prestakuntzari dagozkion saioak horrela amaitzen ditugu. Orain asteburua aprobetxatuko dugu ingurua hobeto ezagutzeko eta igandean berriro ere Bergamo-Gasteiz hegaldiarekin amaituko dugu gure egonaldia.

Aberasgarria izan da. Berriz ere etortzeko prest!! Ah, benetan politak dira inguruan dauden laku naturalak




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina