Hiru egunez, Paueko BTP CFA Pyrenées
Atlantiques eta Iruñako Virgen del Camino CIP ikastetxeetako ikasle eta
irakasleak gure ikastetxean izan dira elkartruke egitasmo baten baitan.
Guztira 12 ikasle eta 4 irakasle etorri dira eta Mantentzeko ikasleekin
batera aritu dira elkarlanean.
Taldeko argazkia
Ikastetxean ETHAZI metodologia praktikan jartzen
Ikastetxean
egon diren bitartean, ETHAZI metodologia kolaboratiboa praktikan
jartzeko aukera izan dute jarduera ezberdinak garatuz. Bide batez,
zenbait kirol eta kultur ekintzak ere egin dituzte.
Kirol eta kultur ekintzak burutzen
Ikastetxea ezagutzen
Horretaz
gain Pasaiako Albaola euskal itsas-kultur faktoria bisitatzeko tartea
ere aurkitu dute. Bere egonaldia Tolosa eta bere inguruak ezagutzeko
baliagarria izan da, baita Nafarroako eta mugaz bi aldeetako beste
ikastetxeekin harremanak sendotzeko ere.
Albaolan
Pasaian
Aurrera
begira gure ikasleak Iruñeara eta Pauera joatea aurreikusten da, beste
ekintza batzuk burutzeko. Proiektu hau PyireneFP egitasmoaren baitan
burutu da eta bertako diru laguntza jaso du.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina