2025(e)ko uztailaren 2(a), asteazkena

Alemaniako eta Frantziako LH zentroen ordezkariak gurean

 2025eko apirilean, bi herrialdetako Lanbide Heziketako zentrotako hiru ordezkarien bisita jaso dugu gurean. Ordezkariak Alemaniako ipar-mendebaldeko BBS Jever eta BBS Wilhelmshaven Lanbide Heziketako zentroetatik, eta Frantziako Lycée La Découverte zentrotik (Decazeville herrikoa) etorri dira.

Zentro horietako ordezkariek aukera izan dute gure ikastetxeko instalazioak eta prestakuntza eskaintza ezagutzeko. Bileran, irakaskuntza zentro ezberdinen arteko lankidetza sendotzea adostu da.


Irakasle bisitariak Tolosaldea LHII-n


Mugan Gaindiko Lankidetza: VET Skills Competition 2025

 

2025eko martxoaren bukaeran, VET Skills Competition ekimena jarri genuen martxan Tolosaldea, Donostiako Zubiri-Manteo eta Herbehereetako Koning Willem ikastetxeekin elkarlanean. Euskal Herriko ikastetxe bakoitzetik 6 ikasle eta 2 irakaslek hartu zuten parte, eta horiei Herbehereetako 12 ikasle eta 3 irakasle gehitu zitzaizkien. Txapelketaren helburua Lego itxurako piezak 3D inprimagailuetan inprimatzea izan da. Horretarako, ikasleek Raspberry Pi-ak programatu eta piezak urrutitik inprimatzeko webgune bat sortu zuten.

Lehenik eta behin, Herbeheretako ikasleak gurera etorri ziren hiru egunez. Lehen eguna Zubiri-Manteon eman genuen, eta beste biak Tolosaldean. Donostiako zentroa bisitatzeaz gain, gure ikasleak eta herbeheretarrak talde heterogeneoetan banatu genituen, eta lanean hasi ginen. Egun horretan, Raspberry Pi-en oinarrizko konfigurazioa egitearekin amaitu genuen.


Proiektuko partehartzaileak Donostian

Bigarren eta hirugarren egunetan, Tolosaldean, 3D inprimagailuetan ordenagailuetatik bidalitako piezak inprimatzen hasi ginen. Zentroa erakutsi genien bai donostiarrei, bai herbeheretarrei.



Ikasleak proiektuan elkarlanean



Proiektuko partehartzaileak Tolosan






Hurrengo astean, apirileko lehen astean, gure txanda izan zen. Tolosaldeako aipatutako 6 ikasle eta 2 irakasle Herbehereetako 's-Hertogenbosch hirira joan ginen, Koning Willem I ikastetxearekin elkarlanean aritzeko. Donostian osatutako taldeak mantendu genituen, eta bi egunez web orria garatzen aritu ginen. Taldeek pozik eta gogobeteta adierazi zuten, Herbehereetatik Tolosaldean urrutitik pieza bat inprimatzea lortu zutenean.

                                                 
                                                     Ikasleak Koning Willem I ikastetxean elkarlanean

Euskal Herriko partehartzaileak Herbehereetan





Azken egunean, egindako lanaren aurkezpenak egin genituen, eta esfortzurik handiena egin zuen taldea saritua izan zen.

                                    

                                     Lantalde bateko partaideak aurkezpena egiten


                                
                                           Saritutako taldea, garaikurrak eskuetan


Ikasle eta irakasle guztiok oso pozik geratu ginen proiektuarekin eta izandako esperientzia aberasgarriarekin. Bai Tolosaldearen, bai Koning Willemen aldetik, errepikatzeko moduko esperientzia izan da.


Proiektu hau Erasmus+ egitarauaren diru laguntzari esker burutu da.

IKASLAN-en onuradun den 2024-1-ES01-KA121-VET-000225549 proiektuen baitan garatutako egitasmoa.



Jobshadowing esperientzia Groningenen – Tolosaldea LHII eta Alfa College elkarrekin


📍 Groninger, Herbehereak

📅 2025eko maiatza

Tolosaldea LHIIko Mekatronikako irakasle talde bat Groningenen (Herbehereak) izan gara  joan den maiatzean, jobshadowing jarduera batean parte hartzen, Alfa Collegeko lankideekin batera. Esperientzia aberasgarria eta inspiratzailea izan da, bai maila pertsonalean, bai profesionalean.

                                                             Irakasle partehartzaileak ikastetxean


 

Hezkuntza ikuspegi berriak

Alfa College-n ikasleekin batera klaseetan parte hartu dugu, eta proiektuetan oinarritutako lan-metodologia nola garatzen duten gertutik ikusi ahal izan dugu. Ikasleen autonomia, talde-lana eta irakasleen arteko koordinazioa oso nabarmenak dira, eta hausnarketarako bide ematen digute gure ikastetxerako ere.

Bestalde, ikasleen ebaluazioaren inguruko ikuspegi alternatiboak ezagutu ditugu: jarraipen pertsonalizatuagoa, feedback etengabea eta gaitasunen garapena oinarri hartuta.





Irakasleak praktika onak behatzen



Proiektuak eta industriarekin lotura

Egunotan, energia nodo bat bisitatzeko aukera izan dugu, baita ingeniaritza ikasleek fabrikazio adimendunaren inguruan garatzen ari diren proiektuaren aurkezpenaz gozatzekoa ere. Ikasleek beraiek gidatutako aurkezpenak eta erabilitako teknologia aurreratuak inspirazio-iturri izan dira.



                                                                 Ikasgelan azalpenak jasotzen

   

 

Etorkizuneko lankidetzarako lehen pausoa

Esperientzia honek harreman sendoak sortzeko aukera eman digu, eta ziur gaude etorkizunean lankidetza berriak sortuko direla bi ikastetxeen artean. Trukaketa hauek ikaskuntza aberasgarria eskaintzen dute bai irakasleontzat, bai ikasleentzat.

Eskerrik asko Alfa Collegeko lagunei harrera bikainagatik, partekatu duten ezagutzagatik eta eskainitako denboragatik. Itzulera poltsan ideiak, motibazioa eta ilusioa daramatzagu gure ikasleei eta lankideei transmititzeko.

#ErasmusPlus #Jobshadowing #Mekatronika #HezkuntzaBerrikuntza #TolosaldeaLHII #AlfaCollege #FabrikaAdimenduna #IkaskuntzaKooperatiboa #NazioartekoElkarlana


Proiektu hau Erasmus+ egitarauaren diru laguntzari esker burutu da.

2023-1-ES01-KA131-HED-000123969 proiektuaren baitan garatutako egitasmoa.