2022(e)ko apirilaren 29(a), ostirala

Merkataritzako ikasleak egonaldia burutu dute Reunion Uhartean

 

Erasmus+ proiektu baten barruan merkataritzako ikasle talde batek bi asteko egonaldia egin du Reunion Uhartean ikasketak eta praktikak burutzeko. Proiektu hau, bertako Lycée La Vue Belle-ko bazkideekin, elkartrukeak gauzatzeko akordio baten baten baitan kokatzen da.






Frantziako lurraldea da Reunion eta Indiako Ozeanoan kokatuta dago, erlijio eta kultura desberdinak uztartzen dira bertan.


      





Lehenengo asteburua irla ezagutzeko aprobetxatu dugu. Grand Galet urjauzia, L´hermitageko merkatua…



       



Lehenengo astean Lycée Vue Belle ikastetxean eskolak jaso dituzte.Bertan, gure ikasleek eTwinning-en bidez, Reunionekoekin osatutako kanpainaren parte bezala, Euskal Herriko toki esanguratsu eta gure kulturari buruzko informazioa zabaldu dute. Oso interesgarria izan da kultura desberdinak elkar partekatzea.




Ikasleek, merkataritza jarduerekin erlazionatutako esanguratsuak diren esaldiak frantsesez landu dituzte.
                                                                    



      


Frantsesa eta gaztelera uztartuz, ikasleek elkar lagundu dute salerosketa ariketak egiteko eskolan duten dendan.

                                                                      


Merkataritza elektronikoa lantzeko, web orrialdeen diseinua garatzeko tresna ezberdinak landu dituzte.
                                                                  

Eskolako ikasleekin batera bisita kulturalak egin dira. Villèle museoa bisitatuz, Reunioneko esklabutzaren historiari buruz ikasi dugu.



  

Sukaldaritza tailerra izan dugu, samoussak nola sukaldatu erakutsi digute eta guk patata tortila. Ondoren elkarrekin bazkaldu dugu prestatutakoa dastatzeko.

     
                              
Asteburuari etekina atera diogu. Kiroletako arropak jarri eta Cilaoseko zirkua ezagutu dugu, baita Saint Denis hiriburua ere.





Bigarren astean praktikak egin dituzte Savannah merkatu gunean. Supermerkatuan, altzari-dendan, loradendan eta burdindegian egin dute lan gure ikasleek. Primerako lana egin dute eta nagusiak oso gustora egon dira beraiekin.


                                              


                          

                   


Reunioneko La Vue Belle-ko irakasleak Tolosaldeakoekin

Korrikarekin ere bat egin dugu. Reunionen ere euskararen alde! Ttipi-ttapa ttipi-ttapa Korrika!




Azkeneko asteburuan La Piton de la Fournaise sumendia ezagutzeko aukera izan dugu esperientzia bikain honi amaiera emateko.

                                                   

   
 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina