2022(e)ko apirilaren 26(a), asteartea

Fabrikazio gehigarrira bideratutako Erasmus+ mugikortasuna Suedian

 

Martxo amaieran Euskadiko Lanbide Heziketa ikastetxe ezberdinetako irakasle talde bat Suediara hurbildu gara (Tolosaldea LHIkoak tarteko), Tknikaren laguntzarekin, bertako Lanbide Heziketa sisteman eredugarri den Curt Nicolin Gymnasiet ezagutzera, eta AM “Aditive Manufacturing” teknologian maila eredugarrian diharduten zenbait bikaintasun zentro, konpainia edota entitate ezagutzeko asmoz.

Curt Nicolin Gymnasiet ikastetxearen heziketa eredua eta instalakuntzak ezagutzeaz gain, Linkoping University-ko ekipamendu eta adizio (gehigarri) teknologietan oinarritutako ikerketa aurreratuak azaldu zaizkigu


Linkoping Universityko tailerretan azalpenak jasoz




Bestalde, teknologia munduan oso ezagunak diren enpresen artean Siemens eta General Electric enpresak bisitatu dira, beraien adizio arloa erabat aitzindaria da aeronautikan metalez inprimatutako piezen homologazioaren lorpenean.




                                Euskal Herritik joandako irakasle taldea General Electric-eko instalakuntzetan




Curt Nicolin Gymnasieteko irakasle-ikasle taldearekin batera Siemens-eko atarian


Aurreko bisitetaz gain Suediako Saab enpresan metalen adizioa aeronautikan nola ezartzen duten ezagutzeko aukera izan genuen eta baita metalen teknologia gehigarrietan erreferentziazko zentroa den Amexci-ko instalakuntzak bisitatzeko ere.



               Amexcin, mundo mailako enpresa askoren adizio teknologietarako erreferentzia zentroa







Adizio teknologietarako hauts metalikoen trataeran eta langileen osasun zainketaren ikuspuntutik eredugarriak izan dira Suedian ikusitako enpresek jarraitzen dituzten segurtasun protokoloak

 

Esperientzia bikaina izan da, bai harremanak sendotze aldera, eta baita ere teknologia honetan hainbat eragile osatzen ari diren ibilbide bikainak ezagutzeko.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina