2021(e)ko martxoaren 23(a), asteartea

Reunion Uharteko La Vue Belle-ko irakasleekin bilera burutu dugu

 Gaur, Reunion Uharteko Lycée Professionnel La Vue Belle-ko irakasleekin bideokoferentziaz bildu gara. Bertan, aurrera begira, gure elkarlana areagotzea adostu dugu, egoerak hala ahalbidetzen duenean.

Datozten hilabete eta ikasturteetan burutzea espero ditugun ekintzak zehaztu ditugu. Bide batez, onlin moduan, etwinning plataforman lanean jarraitzeko asmoa aipatu dugu. Datozten asteetan, beste bideokonferentzia bat egitea adostu dugu, kasu honetan ikasleekin batera.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina