Merkataritza Jardueretako 6 ikaslek
eta ikastetxeko 6 irakaslek, Indiko Ozeanoan kokatuta dagoen Reunion
Uhartean iraupen ezberdinetako egonaldi bat egin dute. Uharte hau, nahiz
eta gugandik urrun kokatuta egon, Frantziako lurraldea da, arraza,
erlijio eta kultur ezberdinen nahasketaren lekukoa da.
Non kokatzen da Reunion Uhartea?
Ikasle taldea bere tutoreekin, Reunionera abiatu aurretik.
Bertakoak eginiko harrera ekitaldian
Ikasleak
La Saline Les Hauts-en kokatuta dagoen Lycée Professionel La Vue
Belle-koekin batera egon dira eskolak jasotzen eta elkarlanean. Lehenengo
astean bertako ikasleekin egon ziren salmenta eta merkataritzako kontzeptu
desberdinak batera lantzen Bigarren astean berriz, inguruko enpresetan lan praktikak
egiteko aukera izan dute. Ikastetxeko merkataritzako bi irakasle izan
dituzte beraiekin, laguntza emanez, egonaldiak iraun duen bitartean.
Praktikak egin behar dituzten supermerkatuko arduradunekin bileran
Ikasturtean zehar bi proiektu landu
genituen Vue-Belle izeoko ikasleekin.
Alde batetik, salmentarekin erlazionatuta
hizkuntza ezberdinetan landu genuen salmentako hiztegia.
Reunion uhartekoek
erderaz eta frantzesez eta guk euskeraz eta ingeleraz. Hiztegi horrekin
salmenta egoerak antzeztu genituen eta elkartrukaketa egin. Reunion uhartean bertako ikasleekin aurrez
aurre rol jokoen bidez salmentarako teknikak landu genituen.
Bertako ikasleekin elkarlanean
Beste alde batetik
merkataritzarekin erlazionatuta bakoitzaren herrialdea promozionatzeko kanpaina
bat egin genuen. Kanpaina ikasturtean zehar landu genuen eta Reunion Uhartera
joatean kanpainaren aurkezpena egin genuen (talde bakoitzak berea).
La Vue-Belle Lizeoan
Ikastetxeko irakasleak bertako ikasle talde batekin.
Bestalde,
ikastetxeko zuzendaritzako lau irakaslek, uharte honetako 3 ikastetxe
eta bertako itsas portua ezagutzeko aukera izan dute. Ikastetxeak, Lycée
Professionel La Vue Belle, Le Port hirian dagoen Lycée Professionnel
Léon de Lépervanche eta Saint-Leu hirian dagoen Lycée Polyvalent Stella
izan dira. Bertan, lanbide heziketako ikasketak, lan praktikak,
hizkuntzetako irakaskuntza, taldeen kudeaketa, irakasleen karrera
profesionala etabar ezagutzeko aukera izan dute.
Enpresa txikien sorrerari buruzko eskolen garapena bertatik jarraitzen La Vue-Belle Lizeoan
Le Port hirian dagoen Lycée Professionnel
Léon de Lépervanchen
Le Grand Port
Maritime de la Réunion-era bisita
La Vue-Belle Lizeoan Nazioartekotzeari buruzko azalpenak jasotzen.
La Vue-Belle Lizeoan lan praktikei buruzko azalpenak jasotzen.
Lycée La Stella-n aeronautikako ikasketak burutzen ari diren ikasleekin
Lycée La Stella-n aeronautikako ikasketak ezagutzen.
Lycée La Stella-n aeronautikako ikasketak ezagutzen.
Lycée La Stella-na autoen mekanikako ikasketak ezagutzen.
Aurrera
begira, espero dugu datorren ikasturtean La Vue-Belle-ko ikasle eta
irakasleak gure ikastetxera etortzea antzeko ekintzak garatzera.
Proiektu hau, Erasmus+ egitasmoaren baitan, diruz lagundutako ekintza
bat izan da.
Tolosaldea eta La Vue Belleko irakasleak
Tolosaldeko Ataria Irratian, izandako esperientziaren berri emanez irratsaioa.
Hemen.