2021(e)ko maiatzaren 7(a), ostirala

"IN as in INclusion" ERASMUS+ KA2 proiektuko bileran, Esloveniako bazkideak online aurkezpena egin du.

 "IN as in INclusion" proiektuaren baitan, parte hartzaile den ikastetxe bakoitza, bere herrialdea, ingurua, ikastetxea eta ikaslegoaren inklusioaren alde egiten duen lana azaltzen ari da.

Oraingo honetan, Esloveniako "School of Economics of Novo Mesto" ikastetxeak burutu du aurkezpena.  Bertan, herrialdearen ezaugarri nagusiak azaltzeaz gain, ikastetxeak, atzerritik datozten ikasleekin eta ikasle errefuxiatuekin egiten ari diren inklusio praktika onak azaldu dituzte.

Aurrera begira, beste ikastetxeek ere, antzeko aurkezpenak egingo dituzte.



ERASMUS+ Goi Mailako Hezkuntzako KA1 jardunaldietan parte hartu dugu

  Espainiako Sepie (Servicio Español para la Internacionalización de la Educación), erakundeak antolatutako Erasmus+, online moduan izan diren, Goi Mailako Hezkuntzako KA1  jardunaldietan parte hartu dugu.

Aurtengoan, bizi dugun egoera berezia kontutan izanda, jardunaldia modu birtualean burutu da.

Bertan, 2021-2027 Erasmus+ programak eskaintzen dituen aukerak azaldu dituzte. Bide beretik, 2014-2020 aurreko programaren lortutako emaitzak erakutsi dira.

Aurrera begira, programa honek, Goi Mailako Heziketa Zikloko ikasleentzako, mugikortasunerako aukerak eskaintzen dizkie. Modu berean, sektore honetan lanean aritzen diren irakasle eta langileei ere.

Programa berri honen bidez, ez bakarrik Europan baizik eta ikasketak edo praktikak, mundu osoko beste herrialdeetan ere burutu daitezke, aurrez ezarritako baldintza batzuekin.

Gure ikastetxeak ECHE Goi Mailako  Lanbide Heziketako Mailako Gutuna 2021-2027 aldirako lortu duenez, beste batzuen artean, KA131 proiektuak garatzeko bidea irekitzen zaio.


                              


2021(e)ko apirilaren 29(a), osteguna

Sepiek antolatutako ERASMUS+ - KA1 lanbide Heziketa sektorerako jardunaldietan parte hartu dugu

 Espainiako Sepie (Servicio Español para la Internacionalización de la Educación), erakundeak antolatutako Erasmus+ , Lanbide Heziketako sektoreko KA1  jardunaldietan parte hartu dugu.

Aurtengoan, bizi dugun egoera berezia kontutan izanda, jardunaldia modu birtualean burutu da.

Bertan, 2021-2027 Erasmus+ programak eskaintzen dituen aukerak azaldu dituzte. Bide beretik, 2014-2020 aurreko programaren lortutako emaitzak erakutsi dira.

Aurrera begira, programa honek, Lanbide Heziketako erdi mailako ikasleentzako, Profesionaltasun Ziurtagiriak lortzeko ikasten ari diren ikasleentzako eta Etengabeko Prestakuntzan ikasten ari direnentzako, mugikortasunerako aukerak eskaintzen dizkie. Modu berean, sektore honetan lanean aritzen diren irakasle eta langileei ere.

Programa berri honen bidez, ez bakarrik Europan baizik eta ikasketak edo praktikak, mundu osoko beste herrialdeetan ere burutu daitezke, aurrez ezarritako baldintza batzuekin.

Gure ikastetxea Lanbide Heziketako mailako akreditazioa lortu duenez, orain KA121 proiektuak garatzeko bidea irekitzen zaio.






2021(e)ko apirilaren 27(a), asteartea

In as in INclusion proiektua aurkeztu dugu Tknika-tik antolatutako KA2-KA3 berrikuntza proiektuen hedapenerako jardunaldian.

2021eko apirilaren 22an, Tknika-tik antolatutako  KA2-KA3  berrikuntza proiektuen hedapenerako antolatutako jardunaldia buru da.

Jardunaldi honetan guk parte hartzen dugun, "In Partnership for Successful Inclusion in a European Perspective" edo "In as in INclusion" Erasmus+ KA201 proiektua aurkeztu dugu.

Bertan, proiektuan parte hartzen duten partaideen berri eman da eta bakoitzaren ezaugarriak adierazi dira. Proiektuak bi urteko iraupena izango du eta bere helburu nagusia "Hezkuntza denontzat eta norbanakoarentzat" kontzeptua Europako ikastetxe eta erakundeetan txertatzen joatea da.

Ikastetxe ezberdinetan ikasle mota anitzekin burutzen diren eskola inklusiorako praktika onak bildu eta zabaldu nahi dira. Horretarako ITP (Inclusive Training Plan) eta IB (Inclusion Booklet) dokumentuak sortuko dira, Prestakuntza eskaintzen duen SIPE erakundeak, dokumentu hauen sorkuntza koordinatuko du.




Proiektuaren azalpenaren une bat




Hedapen jardunaldiaren bideoa

Nazioartekotzeko proiektuak une zailetara egokituz

 Azken urte hau benetan zaila suertatzen ari da Covid-19-aren krisia dela medio. Joan den ikasturteko martxoan, itxialdiarekin batera, atzerrira egitekoak ziren mugikortasunak, bertan behera gelditu ziren eta oraindik ere antzeko egoe-ran jarraitzen dugu. Hala ere, digitalizazioari esker, 20-21 ikasturte honetan badira zenbait proiektu martxan ditugunak; horien adibide bat, Frantziako Chambery hirian dagoen Lycée Monge-ko ikasleekin batera, gure ikastetxeko mekanikako ikasleak burutzen ari direna.

Gure ikasleek altxagarri batzuk mekanizatu zituzten eta ondoren, Chambery-ko ikasleek, materialaren propietateak aztertu eta gero, tratamendu termikoen bidez, pieza horien propietate mekanikoak hobetuko dituzte (gogor-tasuna, zailtasuna etab.). Lan hau burututakoan, berriro altxagarriak Tolosal-deara bidaliko dituzte eta bertan arteztu ondoren, erabilgarri izango dira tailerreko lanetarako.

Komunikazioa eten gabea da prozesuan zehar, bakoitzak bere burua aurkez-teaz gain, lanean egindakoak joaten da azaltzen.

Beste hainbat proiektu ere martxan ditugu:

 Italiako ikastetxe batekin, mintzapraktika ingelesez egiteko.

 Erasmus+ KA2 proiektuaren barruan "In as in INclusión" izenburu duena; honen helburua, ikastetxeetan inklusioa sustatzeko egiten diren “praktika onen” zabalkuntza da eta bertan, sei herrialdetako erakundeek hartzen dugu parte.

Proiektu gehiago ere baditugu martxan jartzeko, Europako ikastetxe eta era-kundeen arteko elkarlanarekin jarraitzeko.

Altzagarrien planoa.
 Tratamenduen bidez zailtasuna eta gogortasuna hobetzea da gure helburua


Piezen mekanizazioa ZKK-makinan



Piezen mekanizazioa fresagailuetan


Mikroskopioa


Materialaren itxura mikroskopian ikusita



Brinell gogortasun entsegua


Burndi-karbono diagrama


Beroketa labean


Charpi-ren talka saiakuntza




Prozesuaren iruzkina eta lortutako gogortasunak 












2021(e)ko martxoaren 23(a), asteartea

Erasmus+ "In as in INclusion" KA2 proiektuaren bilera burutu dugu


 Erasmus+ "In as in INclusion" KA2 proiektuaren bilera burutu dugu. Bertan, 6 herrialdetako erakundeak, inklusioaren inguruko praktika onak landuko ditugu. Portugaleko Aljustrel-eko ordezkariak, bere ikastetxearen ezaugarriak azaldu ditu.

IN as in INclusion KA201 proiektu berriaren aurkezpena egin dugu

In Partnership for a successful inclusion in a European Perspective                                             "IN as in INclusion"

 

 

 

 
ERASMUS+ programaren barruan dagoen KA201 proiektu bat da. "Strategic Partnerships for school education" motatakoa. Proiektuaren iraupena (2020/09tik -2022/08ra izango da.

Parte hartzaileak: 6 ikastetxe eta instituzio bat.
- Agrupamento de Escolas de Aljustrel, Portugal: Behar bereziak dituzten ikasleekin lan egiten duen ikastetxe bat da. Proiektuaren koordinatzailea.
- Balıkesir Adnan Menderes High School, Turkia: Nesken inklusioan eta Garai aurreko eskola-uztearen prebentzioan aritzen den ikastetxea.
- School of Economics Novo Mesto, Eslovenia: Errefuxiatuen eta gutxiengoen inklusioa ikastetxe munduan bultzatzen duen ikastetxea.
- Istituto Professionale Statale “Frederico II”, Enna, Italia. Nazioartekotze proiektuen eta bertako eta nazioarteko sukaldaritza bidezko inklusioa sustatzen duen ikastetxea.
- CIFP Tolosaldea LHII, Euskadi. Metodologia berrien bidez, sektore industrialean txertatzeko, aukera sozioekonomiko gutxiago dituzten ikasleen prestakuntzan aritzen den ikastetxea.
- United Special Vocational Gymnasium and Lyceum of Patras, Grezia: Desgaitasunak dituzten ikasleen inklusioa lantzen duen ikastetxea.
- Sipe Training Center, Portugal: Inklusiorako prestakuntza planaren antolatzailea. Irakasleen sindikatu bat da.
Ikastetxe hauek esklusioa ikuspuntu ezberdinetatik borrokatzeko esperientzia dute.
Proiektu honen helburua alde batetik da, “Hezkuntza guztiontzat eta gutako bakoitzarentzat” kontzeptua, europar eta eremu globalean sustatzea eta instituzioek egiten duten inklusioaren kudeaketa hobetzea, benetako hezkuntza inklusibo baten alde.
Ikasle mota ezberdinen inklusioaren ikuspuntutik, praktika onen aurkezpena egingo da, Europako ikastetxe gehienentzat eredu izan daitezen eta inklusiorako prestakuntza plan bat eta parte hartzaileen ezagutza biltzen duen inklusio manual bat osatuko dira.
Dokumentazio hau, hezkuntza eremuan modu funtzional batean erabili ahal izango da, hezkuntza munduan irakasle, begirale, kudeatzaile eta abarrengatik.
Erabiliko den metodologia:
1 - Arazoak konpontzeko metodologia
2- Arazo edo kasu errealetik abiatuko da, ikasleekin lan egiten duenarentzat, hau da, erantzun bakar bat bakarrik ez duten egoerentzat.
3- Ikerketa zentratuko da, lan honetan inplikatutako agenteen zailtasunetan.
4- Erantzun edota soluzioen bilaketan hasiko da.
5- Egindako lana partekatuko da, egin-beharrekoen planifikazioa, datuen bilketa eta informazioa jasotzeko.
6- Bakarka moduan edota talde txikitan jasotako informazioa, prozesatu eta antolatuko da,
Talde handiago batentzat baliagarria eta estrapolagarria izateko.
Lan guztia sozializatzera pasako da “amaierako produktua”-ren bidez (Inclusion Training Plan - Inclusive Booklet). Emaitza hau aberasgarria izango da talde zabalago batentzat, aurrez sortutako arazoen eta galderen ezagutza, ulermena eta irtenbideen bilaketan.
7- Inpakturik onena, ikasle bakoitzaren partehartzea eta integrazioa posible izateko dauden hesi guztiak gainditzea da. Proiektuaren inpaktua, hiru atal nagusietan oinarrituko da, guk “PIE” bezala izendatuta dugularik:
- “Planning”: burutu beharreko prestakuntza ekintza aldez aurretik planifikatuz, ikaslearentzat integraziorako esanguratsuak diren jardueretan, kasuistika ezberdinak kontutan hartuz.
- “Inclusion”: Ikasle bakoitzaren parte hartzea sustatuz
- “Evaluation”: Urrats hau, aurrez egindako lana, ikaslearen beharrei erantzungo dionaren bermea izango da. Beharrezkoa bada, berrikusi eta doituko da.

 

Informazio gehigarria: 

Facebook "In as in INclusion"