2021eko apirilaren 22an, Tknika-tik antolatutako KA2-KA3 berrikuntza proiektuen hedapenerako antolatutako jardunaldia buru da.
Jardunaldi honetan guk parte hartzen dugun, "In Partnership for Successful Inclusion in a European Perspective" edo "In as in INclusion" Erasmus+ KA201 proiektua aurkeztu dugu.
Bertan, proiektuan parte hartzen duten partaideen berri eman da eta bakoitzaren ezaugarriak adierazi dira. Proiektuak bi urteko iraupena izango du eta bere helburu nagusia "Hezkuntza denontzat eta norbanakoarentzat" kontzeptua Europako ikastetxe eta erakundeetan txertatzen joatea da.
Ikastetxe ezberdinetan ikasle mota anitzekin burutzen diren eskola inklusiorako praktika onak bildu eta zabaldu nahi dira. Horretarako ITP (Inclusive Training Plan) eta IB (Inclusion Booklet) dokumentuak sortuko dira, Prestakuntza eskaintzen duen SIPE erakundeak, dokumentu hauen sorkuntza koordinatuko du.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina