Joan den urriaren 21etik 23ra, Tolosaldea LHIIko nazioarteko taldeko bi irakasle Bruselan izan dira EfVET (Lanbide Heziketako Europako Foroa) urteroko kongresuan parte hartzen. Hiru egunez, Europako hainbat herrialdetako ikastetxeekin esperientziak trukatzeko eta etorkizuneko proiektuak ehuntzeko aukera paregabea izan dute.
Eskola-bisita eta Europako sareak Kongresuaren lehen egunean, bertako lanbide heziketako errealitatea gertutik ezagutzeko aukera izan zuten, Damiaaninstituut Aarschot ikastetxera egindako bisitarekin. Bigarren eta hirugarren egunetan, berriz, hainbat konferentzia eta lan-saiotan parte hartu zuten. Saio horien helburu nagusia KA1 eta KA2 proiektuetarako ideia berriak biltzea eta nazioarteko beste ikastetxe batzuekin kontaktu-sareak sendotzea izan zen.
Jasangarritasuna eta bizikleten proiektua, eredu Kongresuaren azken egunean, Euskal Herriko beste hainbat ikastetxerekin batera, gure hezkuntza-sisteman martxan ditugun praktika onak aurkezteko tartea izan zuten.
Tolosaldea LHIIren kasuan, jasangarritasuna izan zen ardatza. Zehazki, irakasleak ikastetxera bizikletan etortzera animatzeko martxan dugun proiektua aurkeztu zuten: ikastetxean ditugun bizikletak nola kudeatzen diren eta egunerokoan nola funtzionatzen duen azalduz. Ekimenak interes handia piztu zuen bertaratutakoen artean, mugikortasun jasangarria sustatzeko adibide praktiko eta eraginkor gisa.
Esperientzia aberasgarri honekin, nazioarteko proiektu berriak abiatzeko eta ikastetxeko jasangarritasun-ekimenak indartzeko gogoz itzuli dira etxera.


.jpeg)

.jpeg)
.jpeg)
.jpeg)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina