Irailaren 22tik 25era Turkiako Bursa hirian "If
we don´t change, the world will change" KA2 proiektuaren baitan
Tolosaldeako 5 ikasle eta 2 irakasle klima aldaketa nola gelditu dezakegun
lantzen aritu dira. Kasu honetan, karbono aztarnaren inguruan aritu dira. Gure
ikasleez gain, Bursako eta Essenko (Alemania) ikasleak parte hartu dute.
Lehen egunean, Bursa Fen Kolejin elkartu
ziren. Parte hartzaileen izenak ikasteko ariketa eta metodologia batzuk egin
ondoren, Bursako udaletxera joan ziren. Bertan, Bursako klima teknikariek
Bursan karbono aztarna gutxitzeko egiten ari diren ekintzak aurkeztu zizkietan.
Ondoren, Nilüfer probintziako klima agintariekin hitz egitera joan ziren. Eguna
bukatzeko, ikasle eta irakasle turkiarrek prestatutako turkiar jaki tipikoen
dastaketa izan zuten.
Asteartean, Lanbide Heziketa eskola bat
bisitatu zuten, zehazki Ataturk Vocational High School. Bertan, ikasleek eguzki
energiaz funtzionatzen zuen kotxe bat muntatu zuten. Gero, beste Lanbide Heziketa eskola bat bisitatu zuten, kasu honetan, Coşkunöz Vocational High
Schoolren txanda izan zen. Bertan, lau alor desberdin dituzte eta denetatik
pasa ziren. Lehenik, mekanika alorretik pasa ziren. Gero, elektronika
alorretik. Ondoren, informatika alorraren txanda izan zen eta azkenik
biomedikuntza atala ikusi zuten. Eskola honetan bertan, karbono aztarna
gutxitzeko asmoarekin, ereinotzak landatu zituzten.
Hirugarren egunean, Bursa Fen Kolejin, Turkiako kultura, geografia, gastronomia… aurkeztu eta erakutsi zieten. Horretaz gain, dantza tipikoak egin zituzten. Goiz erdi aldera, Extrempark abentura parkera joan ziren eta bertan, atrakzioez gozatzeko aukera izan zuten. Eskolako lana bukatzeko, karbono aztarna zer den aztertu eta nola gutxitu daitekeen hausnartu zuten. Eguna bukatzeko, ikasle eta irakasle guztiek afari formal bat izan zuten.
Azken egunean, Cumalıkızık eta Gölyazı Bursako
gune turistikoak bisitatu zituzten. Ederrak benetan!
Hurrengo topaketa urtarrilean izango da eta
irakasleak bakarrik elkartuko dira Hessen herrian. Azken topaketa berriz,
Tolosan izango da apirilean eta bertan zaborraren afera tratatuko dute.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina