2024(e)ko maiatzaren 18(a), larunbata

Tolosaldeako Mekanizazioko ikasleak Hazparnen izan dira bi egunez

Ikastetxeko Mekanizazioko ikasleak Hazparneko San Josepe Lizeoan izan dira bi egunez.

                                                           San Josepe Lizeoko atarian



Bertan hainbat jarduera burutu dituzte: Euriko ura jaso eta gero erabili ahal izateko sistema baten diseinua aztertu eta mekanizatu eta aeronautikako sektorean lan egiten duen Lauak enpresa ere ezagutu dute. Aisialdi eta ekintza kulturalak ere garatzeko aukera izan dute: pilota-jokuan elkar aritu dira eta Baionan bisita kulturala egiteko ere aukera izan dute.


                                                               Lauak enpresan bisitan                                                        



Mekanizazio tailerrean



Ikasleak diseinuak aztertzen



Mekanizazio tailerrean



                                                                         Pilota jokoan


Urte batzuk badira elkarlanean ari direla bi ikastetxeetako partaideak eta aurrerantzean ere berdin jarraitzeko asmoa agertu dute. Esperientzi aberasgarria!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina