Don Bosco LHII, Tolosaldea LHII eta Dislegiko kide batzuk
Irlandan egon gara 2023ko Apirilaren 24etik 28ra. IDU (Ikaskuntzaren Diseinu
Unibertsala) ikaskuntza-esparrua nola ezartzen duten beraien Lanbide Heziketan
ikusten. Bi eskola bisitatu ditugu. Alde batetik, Sligo herrian kokatuta dagoen
Atlantic Technological University eta bestetik, Kinsale herrian kokatuta dagoen
Cork College of Further Education.
Atlantic Technological
University-n,Ikaskuntzarako
diseinu unibertsala irakasteko eta ikasteko esparru bat dela azaldu ziguten
bertako irakasle talde batek, eta Atlantik Unibertsitate Teknologikoan
barneratzeko grina dutela azaldu ziguten.
Beraien
helburu nagusia ,ikasle guztien ikaskuntza-behar bereziak bermatzea da ikaskuntza prozesuan, beti aldatzen ari den
mundu batean.
Beraien
curriculumetan malgutasunak txertatzeak
ikaskuntza guztiontzat inklusiboagoa eta ulergarriagoa izatea bermatuko
duela diote.
Irakasle
bakoitzak bere ikasgaietan IDU-a kontuan hartuta egin dituzten aldaketak azaldu
zizkiguten eta esan zigutenez, ATU Sligo barruan dagoen irakaskuntza eta
ikaskuntza zentroak diseinu unibertsal guztia bultzatu du orain arte ikastetxe
barruko ikaskuntza ekimenetarako.
Cork College of Further Education, hezkuntzaren eta prestakuntzaren motorra da Corken, eta kalitate handiko zerbitzuak eskaintzen ditu, berritzaileak, arduratsuak eta inklusiboak. Cork-en bide bat dago ikasle bakoitzarentzat.
Kinsaleko
Lanbide Heziketako eskola honetan, bertako irakasle taldeak helburu nagusia irakasleei laguntzea dela
azaldu ziguten, elkarlanaren bidez,
sistema inklusiboago bat diseinatzeko asmoarekin. Urtetik urtera
desgaitasunen bat duten ikasleen kopurua gora egin duela azaldu ziguten. Ondorioz, bertako irakaslee azaldu ziguten,
bai praktikak eta bai jarrerak eboluzionatzen ari direla, eta desgaitasunak
dituzten ikasleak barne hartzea guztion lana dela orain, ez bakarrik
desgaitasuneko funtzionario baten lana.
Proiektu
hau 2017ko irailean hasi zela azaldu ziguten, eta irakasleei lankideengandik
ikastea erraztu diela esan ziguten , egiten ari direnari buruzko antzeko lanak
egiten. Ezgaitasunen bat, osasun mentalean arazoak eta ikasteko zailtasun
espezifikoak dituzten ikasleak kontuan hartu, eta praktika inklusiboak
zabaltzea izan da bigarren hezkuntzako ikasgeletan hartu duten konpromezua.
Gainera,
langileei aukera eman die beren praktika inklusibo berritzaileak partekatzeko,
beste langileekin lankidetzan aritzeko eta elkarrengandik ikasteko.
Pilotu
berritzaile hau 2017an jarri zen Irlandan eta 2018ko irailean martxan jarri
zen.
Proiektu hau Erasmus+ egitarauaren diru laguntzari esker burutu
da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina