Turkiako
Balikesir hirian dagoen Adnan Menderes Anadolu Lisesi ikastetxearen eskutik, burutu
dugu beste 5 herrialdeetako ikastexe eta erakundeekin batera “In Partership for
Promoting Successful Inclusion from a European Perspective” KA201 proiektuko 2.
Prestakuntzarako bilera.
Proiektuan parte hartzen duten irakasleen talde-argazkia
Balikesirreko
gure anfitrioiak harrera ezin hobea egin
ziguten bertako dantzak aurkeztuz.
Bilera hau
maiatzaren 9tik 14ra burutu da eta bertan inklusioarekin lotutako hainbat
praktika onak aztertu ditugu. Adnan Menderes ikastetxeak, urrun dauden nekazaritza
inguruko eremuetan bizi diren nesken integrazioan lan egiten du batipat.
Askotan familia txiroetatik datozen ikasleak dira eta beraien eskura jartzen
dute heziketa eskaintzeaz gain, jangela eta logela zerbitzua dohainik. Modu
honetan ikasleen familiek ez dute gainkarga ekonomikorik jasan behar beraien
haurren hezkuntzagatik.
Inklusioaren
inguruan, Turkiako eremu honetan burutzen diren praktika onak erakutsi zizkiguten.
Beraien hezkuntza sistema ere ezagutzeko gai izan ginen. Ikasle ezberdinen
inklusiorako erabiltzen dituzten teknikak, ELBOW, Peer Support Training,
Craftwomen market (eskulanak egiten dituzten emakumeak bere bizimodua aurrera
ateratzeko), neskentzako lotokia ikastetxean, karta terapeutikoak etab.
Talde lanean aritu ginen, gure errealitatera aplikatu daitekeen eta eraginkorrena izan zitekeen teknika aurkitzeko.
Adnan Menderes
Ikastetxeko neskentzako lotokiaren instalakuntzak bisitatu genituen.
Emakume
artisauen Bazarra ere ezagutzeko aukera izan genuen, emakumeen lana sustatzeko
eta beraien independentzia ekonomikoa sustatzea helburu duena.
Ondoren, Hasan
Şildak Balikesir probintziako
gobernadorea, Metin Arslan, Balikesir probintziako Karesi eremuko gobernadorea
eta Ali Tatli, Balıkesir-eko Hezkuntza Zuzendaria, bisitatu genituen beraien
egoitza ofizialetan. Gure proiektuaren berri eman genien eta beraien feedback-a
ere jaso genuen.
Balikesirreko
Unibertsitatean izan ginen, inklusioari buruz eskaintzen duten prestakuntzari
buruz azalpenak jasotzeko.
Karten bidezko
terapia, jarrera desegokiak eta estresa saihesteko teknika ezagutu genuen, mandala.
Gazteek egiten dituzten eskulanak ere praktikan jartzeko aukera izan genuen.
Hezkuntza
premia bereziak dituzten haurren emanaldia ikusi genuen, desgaitasunak dituzten pertsonen astean
barruan. Balikesir erdian antolatutako ekitaldian.
Hitzaldi eta
aurkezpen ezberdinak jaso genituen proiektuko bazkideengatik:
IEP (Individualized
Education Program) lan-taldeei buruzko aurkezpena. Adnan Lisesi-ko teknikaren
eskutik.
Prestakuntza
ikastaroen planifikazioari buruzko
aurkepena SIPE-ko ordezkariaren aldetik
Erasmus+
programari buruzko azalpenak, “In Partnership for Promoting Successful Inclusion from a European
Pesperctive” KA201 proiektuarekin
lotuta. Portugaleko Erasmus+ Agentzia Nazionalaren ordezkariak eskainia.
Meeting-aren
ebaluazioa burutu zer partaideen aldetik
Proiektuaren
koordinatzaileen bilera ere burutu zen, bilera honetatik lortutako emaitza esanguratsuenak aztertzeko eta eman beharreko datozen urratsak
aztertzeko.
Denbora honetan zehar herrialde eder honetako beste toki eder eta esanguratsuak ezagutzeko ere aukera izan dugu: Istanbul, Pergamo etab.
Istanbul
Pergamo:
Egeo Itsasoko kostako txokoak:
Gure esker ona
adierazi nahi diegu talde anfitrioiari beraien lan bikainagatik eta bereziki
bertako taldeko koordinatzailea den Mustafa Güneş-eri. Berdin proiektuko koordinatzaile den Portugaleko taldeari eta bereziki bere buruari, António Goncalves-eri.
Datozen
hilabeteetan proiektuarekin jarraituko dugu, Inklusioaren inguruan praktika
onen ereduak jasoz eta prestakuntza plana prestatuz. Hurrengo bilera Portugalen
burutuko dugu.
Proiektu honek
Erasmus+ programaren diru laguntzak jasotzen ditu eta horri esker burutzeko
aukera izaten ari gara.