Martxo amaieran Euskadiko Lanbide Heziketa ikastetxe
ezberdinetako irakasle talde bat Suediara hurbildu gara (Tolosaldea LHIkoak
tarteko), Tknikaren laguntzarekin, bertako Lanbide Heziketa sisteman eredugarri den Curt Nicolin
Gymnasiet ezagutzera, eta AM “Aditive Manufacturing” teknologian maila
eredugarrian diharduten zenbait bikaintasun zentro, konpainia edota entitate
ezagutzeko asmoz.
Curt Nicolin Gymnasiet ikastetxearen heziketa eredua eta instalakuntzak
ezagutzeaz gain, Linkoping University-ko ekipamendu eta adizio (gehigarri)
teknologietan oinarritutako ikerketa aurreratuak azaldu zaizkigu
Linkoping Universityko tailerretan
azalpenak jasoz
Bestalde, teknologia munduan oso ezagunak diren enpresen
artean Siemens eta General Electric enpresak bisitatu dira, beraien adizio
arloa erabat aitzindaria da aeronautikan metalez inprimatutako piezen
homologazioaren lorpenean.
Euskal Herritik joandako irakasle taldea General
Electric-eko instalakuntzetan
Curt Nicolin Gymnasieteko irakasle-ikasle
taldearekin batera Siemens-eko atarian
Aurreko bisitetaz gain Suediako Saab enpresan metalen
adizioa aeronautikan nola ezartzen duten ezagutzeko aukera izan genuen eta
baita metalen teknologia gehigarrietan erreferentziazko zentroa den Amexci-ko
instalakuntzak bisitatzeko ere.
Amexcin, mundo mailako enpresa askoren
adizio teknologietarako erreferentzia zentroa
Adizio teknologietarako hauts metalikoen
trataeran eta langileen osasun zainketaren ikuspuntutik eredugarriak izan dira
Suedian ikusitako enpresek jarraitzen dituzten segurtasun protokoloak
Esperientzia
bikaina izan da, bai harremanak sendotze aldera, eta baita ere teknologia
honetan hainbat eragile osatzen ari diren ibilbide bikainak ezagutzeko.