2021(e)ko uztailaren 12(a), astelehena

Turkiako bazkideek, beraien ezaugarriak aurkeztu dituzte "IN as in INclusion" ERASMUS+ KA2 proiektuko bileran.

 

 Beste behin ere, "IN as in INclusion" proiektuaren baitan, parte hartzaile den ikastetxe bakoitza, bere herrialdea, ingurua, ikastetxea eta ikaslegoaren inklusioaren alde egiten duen lana azaltzen ari da.

Gaurkoan, Turkiako "Balıkesir Adnan Menderes High School" -eko ordezkariek egin dute aurkezpena.  Bertan, herrialdearen ezaugarri nagusiak azaltzeaz gain, bertako hezkuntza sistema eta ikastetxeari buruzko informazioa helarazi dute. Ikastetxeak, landa-eremutik eta jatorri txiroetatik  datozten ikasleekin burutzen dituzten inklusio praktika onak azaldu dituzte.

Aurkezpen honetaz gain, datorren ikasturterako, herrialde ezberdinetan egitea espero diren bileren datak ezarri dira.



                                                   

                                                 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina