Gure ikasle eta irakasle talde bat Sizilian izan da elkartruke proiektu baten bidez
Ikastetxeko 5 ikasle eta 2 irakasle
Siziliako (Italia) Enna hirian izan dira astebetez, beste lau
herrialdetako hainbat ikasle eta irakaslekin, martxan duten KA2
proiektuaren baitan, elkarlanean.
Antolatzailea
Istituto Professionale Statale “Federico II” izan da eta burututako
ekintzak elikatze osasuntsuarekin eta Europako kultur ondarearekin
lotutakoak izan dira.
Gure ikasleek bertako ikasleen etxeetan hartu dute ostatua eta beraiekin harremanak estutzeko aukera paregabea izan dute.
Egonaldian
zehar hainbat bisita egin dira, Palermora, Siracusara, Piazza
Arnerinara eta Ennako unibertsitatera, beste batzuen artean. Hauetan,
bisita kulturalak edota tailerrak burutu dira.
Erasmus+
KA229 "The Guardians of Europe" proiektuaren helburuak bi atal ditu.
Horietako lehena, gaur egun gizartean ematen diren arazo sozial batzuei
buruzko ezagutza areagotzea eta, kanpaina sozialen bidez, berauetaz
sentsibilizatzea. Bigarren atalean Europako kultur ondarea ezagutaraziko
da. Proiektu honek 2 urteko iraupena izango du.
Siziliako
egonaldian, ikastalde bakoitzak aurrez prestatutako kanpaina sozialaren
nondik norakoak aurkeztu du. Ondoren, beste herrialdeetako ikasleekin
batera, kanpaina sozial batek izan behar dituen ezaugarriak lantzen
aritu dira.
Datozen hilabeteetan,
iradokizun horiek jarraituz, kanpaina sozialak garatzen joango gara
parte hartu dugun ikastetxe bakoitzean.
Siziliara
joan aurretik, ikastetxe partehartzaile bakoitzean, proiekturako logoa
asmatzeko lehiaketak egin ziren. Ikastetxe bakoitzak bi logo aurkeztu
behar zituen eta Palermon bat aukeratuko zen aurkeztutako guztien
artean. Gure ikasle batek diseinatutako logoa izan da aukeratua.