"In as in INclusion" KA2 proiektuko 6 herrialdeetako kideok bilera online burutu dugu. Bertan elkarlanean aritu gara ikastetxe ezberdinen errealitatea hobeto ezagutzeko eta proiektua garatzeko informazioa prestatzeko. Talde bakoitzak erakundeari eta inklusioaren inguruan duten egunerokotasunaren buruzko hainbat galdera prestatu ditu eta partekatu dira
2021(e)ko abenduaren 6(a), astelehena
"In as in INclusion" KA2 proiektuko kideak koordinazio bilera burutu dugu
2021(e)ko azaroaren 27(a), larunbata
Reunion Uharteko La Vue Belle-ko ikasle eta irakasleekin bideokonferentzia burutu dugu
Reunion Uharteko La Vue Belle-ko Merkataritzako ikasle eta irakasleekin bideokonferentzia bat burutu dute. Bertan, elkar hobeto ezagutzeko eta datozten asteetan egingo duten elkarlana prestatzeko ere aukera izan dute. Proiektu honetan, eTwinning plataforma erabiliz, bi herrialdeetako ezaugarri erakargarrienak erakutsiz, publizitate kanpaina bat diseinatuko dute ikastetxe bakoitzeko ikasleek. Ondoren, beste ikastetxeko ikasleei aurkeztuko diete.
"In as in INclusion" KA2 proiektuko meeting-a burutu dugu Ennan (Sizilia - Italia)
Urriaren 26tik, 20era Italiako Sizilia uhartean kokatuta dagoen Enna hirian izan gara, "In as in INclusion" parte hartzen dugun KA201 proiektuko meeting-ean (1st Short-term Joint Staff Training Event ). Bertan, inklusioaren inguruko praktika onei buruzko ezagutza jaso dugu.
Zoritxarrez, Siziliako uhartea, alerta gorrian zegoen egun horietan eta ikastetxeek batzuk itxita zeuden eguraldi txarraren aurreikuspenak zirela medio. Hala ere, jarduera ezberdinak burutzeko aukera izan zen.
Matilda Pierra Prefektuak taldearen harrera egin zuen, bertan aztertu zuten Italiako inklusio politikak, herrialde horretako ikastetxeek gai honi buruz jarraitzen duten legedia eta Enna-ko Instituto Professionale Frederico II ikastetxearen eskarmentua atal honetan.
Taldearen harrera Ennan, Matilda Pierra Prefektuaren aldetik
Lan jardunaldiaren ondoren, partehartzaileak Ennako ondasun kultural aberatsetaz jabetzeko aukera izan zuten, Enna bertako Preffeturan dagoen erakustokian eta hiriaren arkitektura. Francesco Colliani alkate ordearen harrera ere izan zuten bertako udaletxean.
Modu berean, egonaldian zehar, BEE COOP kooperatibaren aurkezpena izan zen, enpresa hau, bolondresetik haratago, langileei diru sarrera duin batzuk erakarri ditzaketen jarduerak burutzeko sortu zen, egunen batean independentzia ekonomikoa lortzeko.
Enpresa honetan, langileen gehiengoa desgaitasunak dituzten pertsonek osatzen dute, eta lanbide honi esker, diru sarrera batzuk lortzen dituzte, nahiz eta hasieran baxuak izan, denborarekin duinak izatera iritsi arte eta agian independentzia ekonomikoa. Informazio gehiago esteka honetan.
2021(e)ko urriaren 16(a), larunbata
KA131 - HED jardunaldi birtualeetan parte hartu dugu
SEPIE-k antolatutako Goi Mailako Hezkuntzako Erasmus+ ikasle eta pertsonalgoaren mugikortasun proiektuen jardunaldi birtualeetan parte hartu dugu (KA131-HED) -2021
2021(e)ko urriaren 3(a), igandea
innoVET nazioartekotze proiektuaren lehen bileran izan gara
innoVET
- berrikuntza nazioartekotzearen bidez (Swiss CoVE) proiektua
Tknika-rekin batera,
Suitzako gobernuak bultzatuko innoVET proiektuko lehen bileran, 9
herrialdeetako ordezkariak parte hartu dugu, Alemaniako Wilhelmshaven hirian.
Helburua, nazioartekotzearen bidez, Lanbide Heziketan berrikuntza sustatzea.
Lanbide heziketan
berrikuntzarako gaitasuna erakundeen nazioartekotzearekin lotura estruktural,
kultural eta estrategiko mailarekin erlazionatuta dago.
Europako bazkideekin (Lanbide ikastetxeak, unibertsitateak, enpresak,
elkarteak) nazioarteko trukeak bidez, berrikuntza eta nazioartekotzea
sustatzeko tresnak, metodoak eta prestakuntza ikastaroak garatuko dira bertan.
6 bilera orokor eta 6 irakasle akademia burutuko dira hiru urteetan zehar.
Koordinatzailea Movetia da, erakunde hau, Suitzako hezkuntza sistemako trukeak
eta mugikortasuna sustatzeko agentzia nazionala da
Euskal Herriaz gain, Suitzako, Alemaniako, Danimarkako, Albaniako, Holandako,
Finland
iako, Erresuma Batuko, Bulgariako eta Kanariar Uharteetako LHko bazkideak daude
proiektu honetan.
2021(e)ko irailaren 16(a), osteguna
"IN as in INclusion" KA201 Erasmus+ proiektuaren lehen aurrez aurreko bilera burutu da Porton
2021(e)ko irailaren 8(a), asteazkena
"THE GUARDIANS OF EUROPE" ERASMUS+ KA229 Proiektuko azken mugikortasuna burutu dugu.
"THE GUARDIANS OF EUROPE" ERASMUS+ KA229 Proiektuko azken mugikortasuna burutu dugu. Abuztuaren 26tik 31era burutu den ekintza honetan, bost herrialdeetako "Europako zaindariek" bideoak editatzen eta Kodular eta Canva bezalako programetaz ikasi dute. Proiektu amaierako txostenataz eta hedapen estrategiari buruz ere aritu dira.
Portugaleko ERASMUS + Agentzia Nazionaleko aurkezpen interesgarri batean ere bertaratu dira.
Mugikortasun honen ondoren, Android erabiltzen duten telefonoentzat, proiektuarekin lotutako aplikazioak, alde interesatuei bidaliko zaizkien kartel digitalak eta proiektuaren promoziorako balioko duen bideo bat, proiektuaren jarduerak eta emaitzak erakutsiz.
Aljustrel-en ondare kulturala ezagutzeko ibilbide bat prestatu da, bertako nortasunean itsatsita dauden meategiak ezagutuz.
Gida paregabeek, Nelson Brito bertako alkate jaunak eta Rui Faustino Jaunak, lur azpian gordetzen diren toki eder horiek erakutsi eta azalpenak eman dituzte.
Faro hirian, Virginia eta Nuno Ribeiro-ren eskutik, ETIC_Algarve instalazio ederrak eta ikastetxeko ezaugarriak ezagutu dituzte. Bertan, eginez- ikasi metodologiaren bidez irakasten dute.
Taldeak, bertako ondare naturala eta kulturala adierazle diren Faro (Formosa itsasadarra), Beja ( erdigune historikoa), Lisboa (Belen-eko eremua), Vila Nova de Milfontes (Vicentina Kostaldea) eta Aljustrel (inguruko eremuak eta lur azpikoak)
Gure eskerrik onena Aljustreleko taldeari, prestatu duten mugikortasun honegatik.
Gure proiektuaren web orrialdea: https;//theguardiansofeurope.eu













