2025(e)ko urriaren 9(a), osteguna

Iruñan izan gara Sepiek antolatutako Heziketako Erasmus+ KA131- 2025 mugikortasun jardunaldietan

Iruñako Baluarte Jauregian izan gara, Sepiek antolatutako Goi Mailako Hezkuntzako Erasmus+ mugikortasun jardunaldietan. Bertan, KA131 - 2025-eko deialdiari mugikortasun proiektuei buruzko azalpenak eman dituzte.









2025(e)ko urriaren 8(a), asteazkena

Carmonan (Sevilla) izan gara Sepiek antolatutako Heziketako Erasmus+ KA121 mugikortasun jardunaldietan

Carmonako (Sevilla) Teatro Cerezo aretoan Sepiek antolatutako, Lanbide Heziketako Erasmus+ mugikortasun jardunaldietan izan ginen. Bertan, KA121- VET eta KA122-VET 2025-ko deialdiko mugikortasun proiektuei buruzko informazioa eta berriak helarazi zizkiguten.   




Ekitaldian zehar hizlariak azalpenak eskaintzen





2025(e)ko urriaren 3(a), ostirala

"If we don´t change, the world will change" KA2 proiektuaren baitan bilera burutu dugu Bursan (Turkia)

 

Irailaren 22tik 25era Turkiako Bursa hirian "If we don´t change, the world will change" KA2 proiektuaren baitan Tolosaldeako 5 ikasle eta 2 irakasle klima aldaketa nola gelditu dezakegun lantzen aritu dira. Kasu honetan, karbono aztarnaren inguruan aritu dira. Gure ikasleez gain, Bursako eta Essenko (Alemania) ikasleak parte hartu dute.





Lehen egunean, Bursa Fen Kolejin elkartu ziren. Parte hartzaileen izenak ikasteko ariketa eta metodologia batzuk egin ondoren, Bursako udaletxera joan ziren. Bertan, Bursako klima teknikariek Bursan karbono aztarna gutxitzeko egiten ari diren ekintzak aurkeztu zizkietan. Ondoren, Nilüfer probintziako klima agintariekin hitz egitera joan ziren. Eguna bukatzeko, ikasle eta irakasle turkiarrek prestatutako turkiar jaki tipikoen dastaketa izan zuten.






Asteartean, Lanbide Heziketa eskola bat bisitatu zuten, zehazki Ataturk Vocational High School. Bertan, ikasleek eguzki energiaz funtzionatzen zuen kotxe bat muntatu zuten. Gero, beste Lanbide Heziketa eskola bat bisitatu zuten, kasu honetan, Coşkunöz Vocational High Schoolren txanda izan zen. Bertan, lau alor desberdin dituzte eta denetatik pasa ziren. Lehenik, mekanika alorretik pasa ziren. Gero, elektronika alorretik. Ondoren, informatika alorraren txanda izan zen eta azkenik biomedikuntza atala ikusi zuten. Eskola honetan bertan, karbono aztarna gutxitzeko asmoarekin, ereinotzak landatu zituzten.





Hirugarren egunean, Bursa Fen Kolejin, Turkiako kultura, geografia, gastronomia… aurkeztu eta erakutsi zieten. Horretaz gain, dantza tipikoak egin zituzten. Goiz erdi aldera, Extrempark abentura parkera joan ziren eta bertan, atrakzioez gozatzeko aukera izan zuten. Eskolako lana bukatzeko, karbono aztarna zer den aztertu eta nola gutxitu daitekeen hausnartu zuten.  Eguna bukatzeko, ikasle eta irakasle guztiek afari formal bat izan zuten.







Azken egunean, Cumalıkızık eta Gölyazı Bursako gune turistikoak bisitatu zituzten. Ederrak benetan!

Hurrengo topaketa urtarrilean izango da eta irakasleak bakarrik elkartuko dira Hessen herrian. Azken topaketa berriz, Tolosan izango da apirilean eta bertan zaborraren afera tratatuko dute.