2024(e)ko otsailaren 11(a), igandea
KA2 proiektuen prestakuntzako ikastaroan parte hartu dugu Bruselasen
Sepiek antolatutako 2024-ko deialdiko KA121-VET Erasmus+ eskaerak egiteko zalantzak argitzeko saioan parte hartu dugu
2024ko Otsailaren 6an
Sepiek antolatutako 2024-ko deialdiko KA121-VET eskaerak egiteko zalantzak argitzeko saioan parte hartu dugu. Saio hau online izan da.
Otsailaren 20ean amaitzen da deialdi honetarako eskaerak aurkezteko epea.
Beste urte batez Merkataritzako ikasleak Reunion Uhartean izan dira
23-24 ikasturte honetan ere, Merkataritzako ikasle talde batek bi asteetako egonaldia burutu du Reunion Uhartean (Frantzia) ikasketak eta praktikak burutzeko. Proiektu hau, bertako Lycée La Vue Belle-ko bazkideekin, elkartrukeak gauzatzeko akordio baten baitan kokatzen da.
Lehenengo astean Lycée Vue Belle ikastetxean eskolak jaso dituzte. Ikasturte honetan, ikasleek Ekoturismoarekin lotutako proiektu bat garatzen ari dira eta harrerako ikastetxean, Euskal Herrian gai honi lotuta aurkitu daitezken aukerak aurkeztu dituzte. Euskal Herriko toki esanguratsu eta gure kulturari buruzko informazioa ere zabaldu dute. Baita ere frantsesez eta gaztelaniaz merkataritza munduan ohikoak diren egoeretan erabiltzeko esaldiak eta hiztegia ikasi dute. Kahoot aplikazioaren bidez, Tolosaldeako ikaseek galderak egin dizkiete La Vue Bellekoei, gaitasun digitalak aplikatuz.
Ekoturismoaren gaiari helduta, bera nola kudeatzen den aztertzeko helburuarekin, inguruko bi hoteleetara bisita egin dute.
Bigarren astean, lantoki ezberdinetan beraien lan prestakuntza burutu dute. Horretarako jomugako