EFVET-ek Greziako Rodas hirian ospatu duen konferentzian parte hartu dugu. Hau Europako Lanbide Heziketako ikastetxeen sare nagusia da. Bertan, jasangarritasun arloko konpententziak landu ditugu zentruen arteko elkarlana bultzatuz.
2023(e)ko azaroaren 10(a), ostirala
Efvet-en konferentzian parte hartu dugu Grezian
Keniako irakasle eta ikasleak gurean izan dira ZKK ezagutzen
Zenbakizko kontroleko mekanizazioa ezagutzera eta lantzera etorri dira Raymond, Mary, Frank eta John Keniatik Cifp Don Bosco LHII-ren eskutik. Plazer bat horrelako elkarlanak egitea.
Reunion Uharteko Lycée La Vue Belleko ikasle eta irakasleekin bilera burutu dugu
Bi ikastetxeetako Merkataritzako irakasle eta ikasleek elkar ezagutzeko eta ikasturtean zehar garatuko diren proiektuetaz hitz egiteko aukera izan dute.
Aurreko ikasturteetan bezala, ikastetxe bakoitzetik bestera mugikortasunak burutzea aurreikusita dago eta eTwinning plataforman, Ekoturismoan oinarritutako proiektu bat garatuko dugu elkarrekin.
2023(e)ko azaroaren 4(a), larunbata
Australiako Lanbide Heziketa ezagutzen
Ikastetxeko ordezkaritza bat, Australiako Melbourne hirian dagoen Holmesglen ikastetxean izan da astebetez, bertako Lanbide Heziketa gertutik ezagutzeko helburuarekin.
Ikastetxean Lanbide Heziketako sistemari buruzko azalpenak jasotzen
Melbourneko hiria - Australia
Maila ezberdinetako lanerako heziketa eskaintzen dute
Holesglen-en. Oinarrizko kualifikazioa, 1. Mailatik abiatuta, 7. Goi Mailako
kualifikazioraino daude.
Ikasketak antolatzeko modu ezberdinak daude bertan, batzuetan
erabat presentzialak eta beste batzuetan berriz, enpresa eta ikastetxean artean
garatzen den ikasketa prozesua. Langileak 4 egun
enpresan eta bat ikastetxean. Ikastetxean ikasten egoten diren eguneko soldata,
gobernuak ordaintzen die langileei.
Holmesglen-ek ere Goi Mailako hezkuntzako ikasketak
eskaintzen ditu eta ikerkuntza aplikatua ere garatzen du.
Holmesglen-en ikerkuntza aplikatuari eta berrikuntzari buruzko azalpenak jasotzen
Nazioarteko ikasle asko jaso izan ohi dituzte, nahiz eta
Covid-19-aren krisiaren ondoren, kopuru hori asko murriztu den. Aurrera begira,
kopuru hori handitzea espero dute. Atzerriko ikasle asko, ikasi eta lan batera
egiten dute. Ikasleak kasu gehienetan, Asiako kontinentekoak dira.
Bide batez, ikastetxeak atzerriko hainbat herrialdeetan ditu
proiektuak: Txina, Mongolia, India, Panama etab. Bertako erakundeei heziketa
eskaintzeko.
Holmesglen-eko Chadstone-ko
campus-ean, eraikuntzarekin zerikusia duten ikasketak garatzen dituzte:
iturgintza, arotza, igeltseritza etab. Ikasketa hauen ñabardurak eta beraiek
eskaintzen dituzten instalazioak bisitatu zituzten.
Holmesglen-eko Chadstone-ko campus-ean, eraikuntzarekin lotutako instalazioak ezagutzen
Ikastetxeak eskaintzen duen beste espezialitateetako bat, tunelgintza da, Victorian Tunnelling Centre campusean, tunelak eraikitzeko tresneria maneiatzen ikasteko eta lan honetan aritzeko beharrezkoak diren teknika irakasten dizkiete ikasleei. Ikasketa hauek arrakastatsuak izaten ari dira Melbournen lurrazpiko metro eraikuntza berriak egiten ari direlako, aurrez zegoen sarea zabalduz. Ikastetxe honetan Errealitate Birtuala (VR) eta Areagotutako Errealitatea (AR) ere erabiltzen dituzte, ikasketa hauekin zerikusia duten gaiak eta trebeziak irakasteko.
Victorian Tunneling Centre-ko eskaintza ezagutzen
Holmesglen-eko ordezkariek, ikerketa aplikatua garatzeko
proiektu bat aurkeztu zuten eta gobernutik finantziazioa lortu dute helburu
hori aurrera eramateko. Orain, beste erakundeekin batera bilerak garatzen ari
dira modurik egokienean lan hori burutzeko. Orokorrean, ikerkuntza aplikatua
unibertsitateetan ematen da Australian, baina orain gauzak pixkanaka aldatzen
ari direla dirudi eta TAFE-ak ere gehio murgilduko direla zeregin horietan.
Beste egun batean, beste TAFE edo ikastetxe bat ezagutzeko aukera
izan zuten, kasu honetan Chisholm Institute ikastetxea.
Chisholm Institute ikastetxeko ordezkariekin
Ikastetxe honetan kualifikazio maila ezberdinak eskaintzen dira, oinarrizkoetatik abiatu eta goi mailako arteraino. Bertan, industriarekin lotutako hainbat espezialitate irakasten dituzte: Mekatronika, Mekanizazioa, galdagaragintza, errobotika, informatika, Autoen Mekanika etab.
Chisholm Institute ikastetxeko heziketa-eskaintza
eta instalakuntzak ezagutzen
Ikastetxeko hezkuntza eskaintza eta
instalazioak eta baliabideak ezagutzeko
aukera izan zuten. Ikastetxe
honetan atzerriko ikasleak ere hartzen dituzte bertan beraien ikasketak
burutzeko.
Egonaldiko beste egun
batean, Melbournen erdialdean dagoen VET Development
Centre erakundean, konferentzi batean parte hartu zuten. Bertan Australiako Lanbide
Heziketan antolakuntzan ñabardurak jaso zituzten. Aurrera begira zer nolako estrategia landuko duten azaldu zieten:
Jasangarritasuna, Pertsonen osasungintza eta adinduen zaintza, digitalizazioa,
ikerketa eta berrikuntza etab.
Ondoren, bertako Australiako
unibertsitate eta Lanbide Heziketako kargu eta hezkuntzako adituekin, mahai
inguru batean parte hartu zuten. Bertan, zeintzuk diren Lanbide Heziketaren
etorkizuneko erronkak eta landuko diren kualifikazioak aztertu ziren.
Lanbide Heziketako adituekin mahai inguru batean
The Victorian Skills Authority. Administrazio-bulegoa da, zuzendari nagusi batek zuzendua eta alde interesdun nagusien Aholku Batzorde batek babestua.
Bertan, parte hartzen dute enpresak, ikastetxeak, sindikatuak eta gizarteko beste eragileek. Beraien egin beharretako bat ikasleek landu behar dituzten konpetentziak identifikatzea eta adostea da.
Victoria Estatuko Konpetetzien Planak 350000 lanpostu berri sortzea du helburu.
Lanpostu hauek 19 sektoreetan hedatuko direla planifikatu da. Osasun eta gizarte-laguntzan, hezkuntzaren sektorean, zerbitzu profesional, tekniko eta zientifikoan, ostalaritzan eta manufakturako sektorean sortuko direla lanpostu horiek aurreikusten da.
Plana Victorian Skills Authority-tik prestatu du, enpresaburuei eta sindikatuei kontsulta eginez, eta Moorabbingo Holmesglen TAFEn aurkeztu da.
Hemen plan honen xehetasun gehiago:
See the Victorian Skills Plan for 2023 into 2024
Eginiko mugikortasun hau, oso esperientzia aberasgarria izan da. Aukera eman du esperientzi honetatik ikasteko eta aurrera begira elkarlanerako bide berriak zabaltzeko.
Proiektu hau Erasmus+
egitarauaren diru laguntzari esker burutu da.
2022-1-ES01-KA131-HED-000058570 eta 2021-1-ES01-KA131-HED-000006162
proiektuen baitan garatutako proiektua izan da.
2023(e)ko azaroaren 3(a), ostirala
Digitech” KA2 proiektuaren baitan, irakasleentzat bigarren prestakuntza saioa burutu da
2023ko azaroak 2an, “Digitech” KA2 proiektuaren baitan, irakasleentzat bigarren prestakuntza saioa burutu da Tolosaldea LHII-n. Proiektuaren helburua, irakasle eta ikasleak gaitasun digitaletan trebatzea da, jasangarritasun programak garatzeko.
Hau da behin-behineko web orria - plataformaren bertsioa.
https://www.digitechtoolbox.eu/
Saio horretan aztertu diren edukiak eta erremintak hauek izan dira:
Digicomp 2.2. Herritarrentzako gaitasun digitalen esparrua.
Prezi Dokumentu bati buruzko ideiak aztertu eta aurkezpenak egiteko programa bat da.
Mentimeter . Mentimeter aurkezpen interaktiboak egiteko software bat da, eta audientziak zuzenean parte hartzen du bertan.
Home Assistant Etxeko laguntzaileak zure energia-kontsumoa kontrolatzeko aukera ematen dizu, etxeko energia kudeatzeko funtzioarekin.
Gijon-en Lanbide Heziketako Erasmus+ mugikortasun jardunaldietan izan ginen.
Gijoneko CIFP La Laboral- en Sepiek antolatutako, Lanbide Heziketako Erasmus+ mugikortasun jardunaldietan izan ginen. Bertan, KA121- VET eta KA122-VET 2023-ko deialdiko mugikortasun proiektuei buruzko informazioa eta berriak helarazi zizkiguten.