2021(e)ko apirilaren 29(a), osteguna

Sepiek antolatutako ERASMUS+ - KA1 lanbide Heziketa sektorerako jardunaldietan parte hartu dugu

 Espainiako Sepie (Servicio Español para la Internacionalización de la Educación), erakundeak antolatutako Erasmus+ , Lanbide Heziketako sektoreko KA1  jardunaldietan parte hartu dugu.

Aurtengoan, bizi dugun egoera berezia kontutan izanda, jardunaldia modu birtualean burutu da.

Bertan, 2021-2027 Erasmus+ programak eskaintzen dituen aukerak azaldu dituzte. Bide beretik, 2014-2020 aurreko programaren lortutako emaitzak erakutsi dira.

Aurrera begira, programa honek, Lanbide Heziketako erdi mailako ikasleentzako, Profesionaltasun Ziurtagiriak lortzeko ikasten ari diren ikasleentzako eta Etengabeko Prestakuntzan ikasten ari direnentzako, mugikortasunerako aukerak eskaintzen dizkie. Modu berean, sektore honetan lanean aritzen diren irakasle eta langileei ere.

Programa berri honen bidez, ez bakarrik Europan baizik eta ikasketak edo praktikak, mundu osoko beste herrialdeetan ere burutu daitezke, aurrez ezarritako baldintza batzuekin.

Gure ikastetxea Lanbide Heziketako mailako akreditazioa lortu duenez, orain KA121 proiektuak garatzeko bidea irekitzen zaio.






2021(e)ko apirilaren 27(a), asteartea

In as in INclusion proiektua aurkeztu dugu Tknika-tik antolatutako KA2-KA3 berrikuntza proiektuen hedapenerako jardunaldian.

2021eko apirilaren 22an, Tknika-tik antolatutako  KA2-KA3  berrikuntza proiektuen hedapenerako antolatutako jardunaldia buru da.

Jardunaldi honetan guk parte hartzen dugun, "In Partnership for Successful Inclusion in a European Perspective" edo "In as in INclusion" Erasmus+ KA201 proiektua aurkeztu dugu.

Bertan, proiektuan parte hartzen duten partaideen berri eman da eta bakoitzaren ezaugarriak adierazi dira. Proiektuak bi urteko iraupena izango du eta bere helburu nagusia "Hezkuntza denontzat eta norbanakoarentzat" kontzeptua Europako ikastetxe eta erakundeetan txertatzen joatea da.

Ikastetxe ezberdinetan ikasle mota anitzekin burutzen diren eskola inklusiorako praktika onak bildu eta zabaldu nahi dira. Horretarako ITP (Inclusive Training Plan) eta IB (Inclusion Booklet) dokumentuak sortuko dira, Prestakuntza eskaintzen duen SIPE erakundeak, dokumentu hauen sorkuntza koordinatuko du.




Proiektuaren azalpenaren une bat




Hedapen jardunaldiaren bideoa

Nazioartekotzeko proiektuak une zailetara egokituz

 Azken urte hau benetan zaila suertatzen ari da Covid-19-aren krisia dela medio. Joan den ikasturteko martxoan, itxialdiarekin batera, atzerrira egitekoak ziren mugikortasunak, bertan behera gelditu ziren eta oraindik ere antzeko egoe-ran jarraitzen dugu. Hala ere, digitalizazioari esker, 20-21 ikasturte honetan badira zenbait proiektu martxan ditugunak; horien adibide bat, Frantziako Chambery hirian dagoen Lycée Monge-ko ikasleekin batera, gure ikastetxeko mekanikako ikasleak burutzen ari direna.

Gure ikasleek altxagarri batzuk mekanizatu zituzten eta ondoren, Chambery-ko ikasleek, materialaren propietateak aztertu eta gero, tratamendu termikoen bidez, pieza horien propietate mekanikoak hobetuko dituzte (gogor-tasuna, zailtasuna etab.). Lan hau burututakoan, berriro altxagarriak Tolosal-deara bidaliko dituzte eta bertan arteztu ondoren, erabilgarri izango dira tailerreko lanetarako.

Komunikazioa eten gabea da prozesuan zehar, bakoitzak bere burua aurkez-teaz gain, lanean egindakoak joaten da azaltzen.

Beste hainbat proiektu ere martxan ditugu:

 Italiako ikastetxe batekin, mintzapraktika ingelesez egiteko.

 Erasmus+ KA2 proiektuaren barruan "In as in INclusión" izenburu duena; honen helburua, ikastetxeetan inklusioa sustatzeko egiten diren “praktika onen” zabalkuntza da eta bertan, sei herrialdetako erakundeek hartzen dugu parte.

Proiektu gehiago ere baditugu martxan jartzeko, Europako ikastetxe eta era-kundeen arteko elkarlanarekin jarraitzeko.

Altzagarrien planoa.
 Tratamenduen bidez zailtasuna eta gogortasuna hobetzea da gure helburua


Piezen mekanizazioa ZKK-makinan



Piezen mekanizazioa fresagailuetan


Mikroskopioa


Materialaren itxura mikroskopian ikusita



Brinell gogortasun entsegua


Burndi-karbono diagrama


Beroketa labean


Charpi-ren talka saiakuntza




Prozesuaren iruzkina eta lortutako gogortasunak