2026(e)ko urtarrilaren 5(a), astelehena

Taipeiko Lanbide Heziketa ezagutzen eta nazioarteko lankidetza indartzen

 

Azaroaren amaieran, Lanbide Heziketako Europako ordezkaritza batek Taipeira (Taiwan) egin zuen job shadowing bisita, Catholic Education Flanders erakundearen koordinazioarekin eta EfVET sarearen baitan. Mugikortasun honen helburua Taipeiko Lanbide Heziketako sistemaren funtzionamendua, hezkuntza-eredua eta industria-heziketa arteko lotura estua gertutik ezagutzea izan zen, baita etorkizuneko lankidetza-aukera berriak aztertzea ere.

Bisitan zehar, delegazioak hainbat Lanbide Heziketako eta hezkuntza-berrikuntzako erreferentziazko ikastetxe bisitatu zituen, guztiak Taipei hiriko administrazio publikoaren mendekoak edo nazioartean aintzatetsitako zentroak izanik.


                       Ezkerretik eskubira: Olatz Landa, Jon Busto eta Taiwan-eko Hezkuntza Ministroa



       Europar delegazioa eta Taiwango Hezkuntza ministeritzako ordezkariak, lehenengo eguneko                   bileraren ondoren



Bisitatutako ikastetxe nagusiak

Taipei Municipal Yongchun Senior High School, hizkuntzetan, STEM arloan eta hezkuntza esperimentalean erreferentea den ikastetxea, proiektu bidezko ikaskuntza eta diziplinarteko curriculumak garatzen dituena.

Taipei Municipal Nangang Vocational High School, Taipeiko LH tekniko sendoenetako bat, metalgintza, mekanika, automobilgintza, eraikuntza eta HVAC bezalako espezialitateetan enpresekin lotura zuzena duena.

Heping Experimental Elementary School, Taipeiko lehen eskola esperimentala, STEAM hezkuntzan, maker hezkuntzan eta ikaskuntza esperientzialean aitzindaria. Nahiz eta LHko ikastetxea ez izan, VET sistemaren oinarri pedagogikoak ulertzeko funtsezkoa izan zen.

Kai Ping Culinary School, nazioartean ospe handiko ostalaritza eta sukaldaritza-eskola, Worldchefs erakundeak akreditatua, hezkuntza-jatetxe propioekin eta simulazio profesionaleko metodologiekin lan egiten duena.

Taipei Municipal Muzha Vocational High School eta Nei-Hu Vocational High School, industria digitalarekin, automatizazioarekin, elektronikarekin, IKTekin eta berrikuntza teknologikoarekin estuki lotutako LH zentroak.


                                                                  Kai Ping Culinary School

                                                                Nei-Hu Vocational High School




                                                      Heping Experimental Elementary School


                                               Taipei Municipal Nangang Vocational High School



Taipei Municipal Yongchun Senior High School


Helburu orokorrak: VET sistema, industria-lotura eta berrikuntza pedagogikoa

Job shadowing metodologiaren bidez, hainbat arlo estrategiko aztertu ziren:

  • Taiwango Lanbide Heziketa sistemaren antolaketa eta gobernantza publikoa.
  • Ikaskuntza praktikoaren integrazioa eta “praktika” kontzeptuaren esanahi desberdina (eskola-tailer aurreratuak).
  • Ikastetxeen eta enpresen arteko lankidetza egituratua.
  • STEAM, maker hezkuntza eta ikaskuntza esperientzialaren garapena.
  • Gurasoen ordezkaritzaren rola eta eragina LHko ikastetxeetan.
  • Nazioarteko mugikortasunen eta MOuen bidezko lankidetza-ereduak.

Bisita eta jarduera esanguratsuak

Ikastetxez gain, hainbat kultura- eta zientzia-erreferentziazko gune ere bisitatu ziren, Taipein LH hezkuntza ekosistema zabal baten barruan ulertzen delako:

  • Taipei Public Library – Beitou Branch, arkitektura jasangarriaren eta ekonomia zirkularraren adibide gisa.
  • National Palace Museum, ondare kulturalaren, turismoaren eta zerbitzu profesionalen arteko lotura ulertzeko.
  • Taipei Zoo, bioteknologia, ingurumen-heziketa eta hezkuntza zientifikoaren laborategi bizi gisa.
  • Taipei Astronomical Science Museum eta National Taiwan Science Education Centre, STEAM hezkuntzaren eta berrikuntza zientifikoaren ardatz nagusiak.

Bisita hauek agerian utzi zuten Taiwango LH ez dela prestakuntza tekniko hutsa, baizik eta kultura, zientzia, jasangarritasuna eta berrikuntza uztartzen dituen hezkuntza-eredu integrala.


Taipei Astronomical Science Museum



National Taiwan Science Education Centre


Taipei Public Library – Beitou Branch


Etorkizunera begira: lankidetza eta nazioartekotzea

Esperientzia honek Europako eta Taipeiko ikastetxeen arteko harremanak sendotu ditu, eta etorkizunean Memorandum of Understanding (MOU) bidezko lankidetza formalak ezartzeko oinarriak jarri ditu. Irakasleen job shadowing-ak, ikasleen proiektu teknikoak, ostalaritzako trukeak eta STEAM arloko ekimen bateratuak dira aztertzen ari diren aukeretako batzuk.

Mugikortasun honek erakutsi du ikaskuntza aberastu egiten dela ikasgelatik harago doazen esperientzien bidez, eta nazioarteko ikuspegia funtsezkoa dela etorkizuneko Lanbide Heziketa berritzailea eraikitzeko. Orain, bertan ikasitakoa gure testuinguruan txertatzeko unea da, etorkizunari begira ate berriak irekiz.


Azken eguneko afariaren ondorengo talde argazkia, guraso elkarteko arduradunekin



Proiektu hau Erasmus+ egitarauaren diru laguntzari esker burutu da.

2025-1-ES01-KA121-VET-000322395 proiektuaren baitan garatutako egitasmoa.