2024(e)ko abenduaren 23(a), astelehena

Madrilen izan gara Goi Mailako Hezkuntzako Erasmus+ proiektuen 2025ko deialdiko jardunaldietan

 Madrileko "Fabrica Nacional de Moneda y Timbre" erakundean izan gara, bertan,

Erasmus+ Goi Mailako Hezkuntzako proiektuen 2025ko deialdiko jardunaldietan

parte hartuz. Ekitaldi hau 2024ko abenduaren 18an burutu da eta bertan, 2025 ekitaldiko 

KA131, KA171, KA220 buruz aritu ziren eta baita ere kontinente ezberdinen arteko elkarlanaz:        Saharaz hegoaldeko Afrikako herrialdeekin izandako elkarlanaren esperientziaz hain zuzen ere.

Oso jardunaldi interesgarria izan zen.

Lotura honetan aurkitu daiteke jardunaldiaren egitaraua.



Jardunaldien irudia eta iragarkia





2024(e)ko abenduaren 21(a), larunbata

Erasmus Days 2024 logo lehiaketa burutu da.

Erasmus Days 2024 ospatzeko, logo lehiaketa bat antolatu da ikastetxeko ikasleen artean.


Lehiaketaren sari gisa 70 Euroko bono kulturala eskeini da.

Irabazlea Eseosa Osaro ikaslea izan da eta saridunak Kultura-opariaren txartela jaso du. Zorionak!



Ikasle irabazlea bere sariarekin. Irudian lehiaketa kartela eta saritutako logoa.

Madrilen izan gara Erasmus+ 2024ko ekintzen hedapen jardunaldietan

  Sepiek antolatuta, Madrilen izan gara 2024ko abenduaren 17an Erasmus+ 2024ko ekintzen hedapen jardunaldian. Bertan, urte honetan burutu diren ekintza eta praktika onak zabaldu dituzte. Agintariek eta erakunde ezberdinetako ordezkariek, 2024ko ekintza azpimarragarrietaz gain, digitalizazioaz, hezkuntzan eta prestakuntzan adimen artifizialak izango duen eraginez aritu dira.

Erasmus+ proiektu esanguratsuak erakutsi dituzte, eredugarri gisa, bertan inklusioa azpimarratzen

zelarik.

EITA sariak banatu dituzte, ikastetxean ongizatea sustatzeagatik eskeinitakoa.

Hizkuntzak aro digitalean. Europear hizkuntzen zigilua 2024.

2024 Kalitatezko proiektuei eskeinitako aitorpen ekitaldia.


Lotura honetan aurkitu daiteke jardunaldiaren egitaraua.


Behean, ekitaldiaren iragarki-kartela eta jardunaldiaren garapeneko irudiak