Herrialde honetan dagoen ikastetxean, honako gaiak
jorratzeko aukera izan genuen:
- Turkiako hezkuntza sistema
- Bertako Lanbide Heziketako egitura
- Metalgintza arloko kurrikuluma
- Eskolen antolakuntza
- Erabiltzen diren tresna eta baliabideak
- Ikastetxe eta enpresaren arteko harremanak
- Ikasleen praktikaldiak enpresetan
- Nazioartekotzeko proiektuak
- Metodologiak.
Ikastetxe hau duela hamarkada bat sortu zuten eta publikoa denez gain, berau eraikitzeko inguruan oso hedatuta dagoen autogintzako enpresek finantziazioa izan zuen. Eraikin ederra eta jasangarria delako, izendapen bereziak jaso ditu.
Ikastetxe honetan lanbide heziketa irakasten da: Autogintza, Mekatronika, Mekanika, Elektrizitate-elektronika eta Automatismoak eta Informatikako espezialitateak dituzte.
Ikasketak 4
urte hartzen ditu bere baitan, 14 urteetatik 18ra bitartean eta 3. Ikasturtean,
ikasleak atzerrira joan daitezke beraien praktikaldia burutzera. Azken
ikasturtean, ikastetxean 2 egun eta enpresan 3 egun egiten dituzte praktiketan.
Praktikaldia egiten duten bitartean ordainsari bat jasotzen dute.
Ikastetxean
harrera jaso genuen bertako Erasmus+ taldearen eta Nihal Göker anderea, zuzendari-ordearen denaren eskutik. Bertan, ikastetxea, bere historia eta
Turkiar hezkuntza sistema aurkeztu zizkiguten. Bertan ere, atzerrian egonaldia
burututako ikasle batzuk beraien testigantza helarazi ziguten. Ondoren
ikastetxeko instalakuntza orokorra ezagutu genituen.
Hurrengo egunean Elektrizitate-elektronikoa eta automatismo
sailean egon ginen, bertako instalakuntza eta erabiltzen dituzten baliabideak
ezagutzen Paksoy jaunaren eskutik. Etxebizitzetako instalazio elektrikoa,
ikasleek eraikitako etxebizitzaren simulatu baten muntatzen dituzte.
Automatismo elektrikoak, motore trifasikoa etab. ere ikusteko aukera izan
genuen.
Informatika alorretik, ikastetxetik garatzen ari diren software-ezbedinak ezagutzeko aukera izan genuen Yilmaz eta Güler jaunen eskutik. Ikasketetan gai batzuk garatzeko, errealitate birtuala erabiltzeko (VR) aplikazio ezberdinen sortzen ari dira eta horretarako gela aproposak dituzte. Auto baten sistema elektrikoaren simulazioa, artikulu ezberdinak eusteko sistemak eta ikasgela birtuala moduko aplikazioak garatzen ari dira.
Autogintzan, bertako instalakuntzak eta talde lanean
burutzen dituzten proiektuak ezagutzeko aukera izan genuen Kaymaz jaunaren eskutik. Bertan, estatu mailan burutzen duten auto elektrikoen lehiaketa batean
parte hartu zuen autoa ezagutu genuen. Auto hau hilabete batzuetan eraikia izan
zen ikasleen eskutik eta ondoren lehia horretan parte hartu zuten.
Ikastetxean garatzen den beste espezialitatea mekatronika da. Arlo honetan beste lan batzuen artean, makina-erremintak diseinatu eta ekoizten dituzte. Makinak diseinu sinpleetatik konplexuetara joaten dira. Momentu honetan 5 ardatzetako mekanizazio zentro bat eraikitzen ari dira. Makina horiek, beste hainbat egindako lanen antzera, ondoren saldu ditzakete. Azalpenak Ozay jaunaren eskutik jaso genituen.
Metal-Mekanikarekin
lotuta, Dogru-ren eta Kahraman jaunen eskutik, espezialitate honetako
kurrikuluma aztertzeko aukera izan genuen.
Ikasleek lehen urtean mekanizazio konbentzionalean aritzen dira,
ondoren, ZKK programatzen ikasi eta ordenagailuetan simulatzen dituzte egin
dituzten programak. Azkenik, mekanizaziorako makina prestatzen dute eta berau
burutzen dute.
Honetaz
gain, soldadurako errobota badute eta berarekin pieza edota multzo ezberdinak
osatzen dituzte. Aipagarria da, Turkiako ikastetxe ezberdinentzat,
bertako mahaiak ikastetxe honetan eraiki dira gobernuaren eskariaz.
Ikasleek
atzerrian burutzen dituzten egonaldiaz hitz egiten egon ginen Alkan jaunarekin.
Bi hilabeteetako praktikaldiak egiteko
aukera izaten dute atzerriko enpresetan, ikasleen hirugarren ikasturtean.
Hainbat herrialdeetako ikastetxeekin dituzte harremanak eta KA2 proiektu batean
ere parte hartu zuten. Proiektu hauek burutzeko, Erasmus+ taldea osatuta dute
ikastetxean arlo ezberdinetako irakasleekin eta beraiek joaten dira ikasleei
laguntzera atzerrira.
Arlo ezberdinetako enpresak bisitatzeko aukera izan genuen.
Lehendabizikoa, autogintzarako piezak eta makina didaktikoak
ekoizten dituen enpresa bat. Enpresa honek Ermetal izena du eta Bursan kokatuta
dago. Bertan ikasleei eta langileei lanbide edo gaitasun konkretuetan
trebatzeko makinak sortzen dituzte eta prestakuntza ere eskaintzen dute. Azalpenak bertako jabea den Farettin Gülener jaunarengatik jaso genituen. Tresna hauen helburua, gaztetxoak
teknologiarekiko interesa piztea eta errobotika eta zientzia gaietan beraiek
trebatzea dute helburu. Bus-eskola modukoak sortu dituzte, herri edo auzoetako
ikastetxe ezberdinetan atal hauetan prestakuntza helarazteko.
Informazio
gehiago: ermetalgroup.com
Ezagutzeko
aukera izan genuen bigarren enpresa, Turticaret.net, zibersegurtasun
zerbitzuak, aplikazio ezberdinak, web-orrialdeen domeinuak, laino zerbitzariak etab. eskaintzen dituzte.
1999 urtean
sortutako enpresa honetan ikasleek praktikak burutzeko aukera izaten dute.
Infomazio
gehiago: turkicaret.net
Ezagutu genuen beste enpresa bat, Dursunoglu Makina izan
zen. Enpresa honetan mota ezberdinetako makinak eta ordezko piezak
ekoizten dituzte. Sektore ezberdinentzat lan egiten dute, adibidez autogintza eta
aeroespazio sektorearentzako mekanizazioak eta nazioartekotze mailan dituzte bezeroak. Idris Bahce jaunaren azalpenak jaso genituen bertan.
Informazio gehiago: Dursunoglumakina.com.tr
Azkenik, autogintzarako piezak ekoizten dituen beste enpresa
bat ezagutu genuen. Bayrak Plastik. Enpresa honetan motorren euskarriak,
transmisio-muntaiak, motor hidraulikoen euskarriak eta kautxuzko piezak
ekoizten dituzte. Eraikitzen dituzten piezak kautxuzko zatiak edota estaldurak
eramaten dituzte beraien funtzioak bete ahal izateko. Levant Karas jaunaren
azalpenak jaso genituen bertan.
Infomazio gehiago: bayraplastik.com.tr
Aipatutako enpresa hauetan ikasleek praktikaldiak burutzen
dituzte.
Egonaldi aberasgarria izan da eta aurrera begira elkarlanean
aritzeko oinarriak ezarri ditugu.
Proiektu hau Erasmus+
egitarauaren diru laguntzari esker burutu da.
2021-ES01-KA121-VET-000006179 eta 2022-ES01-KA121-VET-000058524 proiektuen baitan garatutako ekintza izan da.
Erantzukizunetik salbuesteko klausula
Erasmus+ 2021-1-ES01-KA121-VET-000006179 Proiektua. Europar Batasuneko Erasmus+ programak finantzatzen du. Prentsa-ohar/komunikatu/argitalpen/eta abarren edukia CIFP Tolosaldea LHII-ren erantzukizun esklusiboa da, eta Europako Batzordea eta Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzua (SEPIE) ez dira hemen zabaldutako informazioa erabiltzearen erantzule.