Greziako Patras hirian dagoen ENEEGI-L ikastetxearen eskutik, burutu dugu beste 5 herrialdeetako ikastetxe eta erakundeekin batera “In Partnership for promoting Succesful Inclusion from a European Perspective” KA201 proiektuko 4. prestakuntzarako bilera.
Aldi berean, Ikastetxeko bisita proiektuan parte hartzen dugun ikastetxeok
gure errealiatea aurkeztu eta inform
azioa amankomunean jartzeko
aprobetxatu genuen.
Eguna amaitzeko, Patrasko Museo Arkeologikoa bisitatu genuen. Hiriaren
histora ezagutzeko modu polita.
2. egunean, behar bereziak dituzten ikasleekin praktikak nola egiten dituzten ezagutzeko eguna izan zen; prozedurak, praktika onak, esperientziak eta IWOODEA proiektua ezagutzeko aukera izan genuen. Ikasle hauekin ikastetxean bertan, bertatik bertara, egunerokoa ezagutuz.
Eguna bukatzeko hirian zehar bisita kultura egin genuen bertako irakasleen
azalpenak jasoaz.
3. egunean behar bereziak
dituzten ikasleekin aurrera eramaten ari diren proiektu ezberdinak ezagutu
ditugu; Classroom, STEAM, Game to Embrace Intercultural Education, Creative
Laboratory Concept, Sport to Children with Special Needs, Together we stand for
deaf and hard hearing students, Inclusive Practises in Theater Activities.
“Inclusive Practises in Theatre activities” proiektuan landutako antzerki saioa ikustera gonbidatu gintuzten iluntzean. Bertako hiritarrekin batera, ikastetxeak ikasleekin egindako lan bikainaz disfrutatu genuen.