2018(e)ko ekainaren 8(a), ostirala

Danimarkako TEC Lanbide Heziketako ikastetxetik ordezkaritza bat jaso dugu.




Danimarkako TEC .Technical Education Copenhagen Ikastetxeko 7  irakasleez osatutako talde bat Euskal Herriko Lanbide Heziketa eta bertan ditugun baliabideak aztertzen egon dira hiru egunez.

Lanbide Heziketako ikastetxea hau Danimarkako bigarren handiena da eta 4700 ikasle baino gehiago ditu, 800 langile inguru eta  5 campus ezberdin ere bai.

Denbora honetan zehar, gure hezkuntza sistema ezagutu dute eta beraienarekin konparaketak egin dituzte. Ikastetxeko instalakuntza, baliabide eta garatzen ditugun metodologiei buruzko informazioa jasotzeko aukera ere izan dute.
Elektrizitate alorreko partaideak direnez, energia berriztagarriekin lotutako bisita esanguratsu batzuk egiteko parada ere izan dute egun hauetan: Mutrikuko olatu planta, olatu-energiaz baliatzen dena argi indarra lortzeko eta Martutenen kokatuta dagoen i-sare  Smart Grid esperimentazio zentroa. Azpiegitura aitzindari honek sare adimendunen alorreko teknologiak eta soluzioak sustatzea du helburu.
Tknika , Errenterian dagoen, Lanbide Heziketari Aplikatutako Ikerketa eta Berrikuntzako Euskal  Zentroa ezagutzeko aukera izan dute beste egun batean.
Egonaldian zehar baita ere beste lanbide heziketako bi ikastetxe bisitatu dituzte : Usurbil LHII eta Zubiri Manteo BHI. Denbora honetan ekintza kulturalak ere bere programaren barne izan dituzte.  

 TEC-eko ordezkaritza gure ikastetxean



  Metodologia kolaboratiboei buruzko azalpenak jasotzen.




 Mutrikuko olatu plantara bisita




       i-sare Smart Grid esperimentazio zentroa ezagutzen





 TKNIKA-n bisitan

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina