2019(e)ko apirilaren 23(a), asteartea

Tolosatik Finlandiara, hezkuntza sistema ezagutzera.


Gure ikastetxeko zuzendaritzako 6 irakasle Finlandiako Jyvaskyla hirian izan dira lau egunez bertako lanbide heziketaren ezaugarriak ezagutzen. Finlandiako bosgarren hiri handiena da eta bertan kokatzen da GRADIA ikastetxea. Ikastetxe honek lanbide heziketa eta batxilergoa ditu 2 campus-etan banatuta. 15000 ikasle baino gehiago hartzen ditu ikastetxe honek urtero eta 725 irakasle inguru ditu.
Eskola honen ezaugarriak ezagutzeko aukera izan dute gure irakasleek. Mugikortasun honen helburuak honakoak izan dira:
1. Finlandiako VET hezkuntza sistemaren erreforma ezagutu eta ikastetxea ezarpena aurrera nola eramaten ari den jakin.
2. Ikastetxeak martxan dituen europear proiektu desberdinen inguruko informazioa jaso.
3. Ekintzailetasuna nola kudeatzen duten ezagutu
4. Departamendu desberdinek nola lan egiten duten ezagutu.

Hau guztia ezagutzeko GRADIA ikastetxeko langile desberdinekin elkartu dira.
1) Ikasleen gidari funtzioa betetzen duten langileekin, zeinak ikasleei banakako
ikaskuntza ibilbidea diseinatu eta jarraipena egiteaz arduratzen diren.

2) Ikastetxeko zuzendariarekin. Berak ikastetxearen ezaugarriak eta erreformaren
inplantazioaren abantaila eta zailtasunak azaldu dizkie, baita finantziazio sistema ere.


3) Internazionalizazio arduradunarekin. Bere eskutik ezagutu ahal izan dituzte ikastetxea
murgilduta dagoen proiektu desberdinen nondik norakoak eta bertan parte hartzen
duten lurralde desberdinetako irakasleak.



4) Ekintzailetasun arduradunarekin. Berak azaldu dizkie ekintzailetasuna lantzeko aukera
desberdinak. Garrantzi handia ematen die ikasleek enpresa ideiak landu eta horiek
aurrera eramatea. Horretarako dituzte co-working, crazy town eta start-up factory
delakoak.

5) Irakasleak familia desberdinetako irakasleekin. Beraien errealitatea ezagutzeko
aukera izan dute, hala nola, irakasteko modua, ikasleen ezaugarriak,
erreformak suposatu dizkien abantaila eta zailtasunak eta dituzten baliabideak
formakuntza hori aurrera eramateko.




Bisitari amaiera emateko, ikastetxeko internazionalizazio arduradunarekin bisitaren balorazioa
egin ahal izan dute, bertatik zein gauza aplikagarri ikusten diren epe motz nahiz epe luzera
baloratuz eta balioan jarriz.