2021(e)ko abenduaren 16(a), osteguna

Sepiek antolatutako Erasmus+ 2021 ekintzen hedapen jardunaldian izan gara

Sepiek antolatutako Erasmus+ 2021eko ekintzen hedapen jardunaldian izan gara. Bertan, urtean zehar burutu diren praktika onak zabaldu dituzte. 2021-2027 epean, inklusioa, digitalizazioa, europar baloreak eta jasangarritasuna dira helburu. Agintariek, sarituei izan diren irakasle, arduradun eta irakasleei sariak banatu dizkiete. 2021 urtean izandako emaitzak argitaratzeaz gain, egitarauak 2022-ko deialdian izango dituen berrietaz ere aritu dira.





2021(e)ko abenduaren 6(a), astelehena

"In as in INclusion" KA2 proiektuko kideak koordinazio bilera burutu dugu

 
"In as in INclusion" KA2 proiektuko 6 herrialdeetako kideok bilera online burutu dugu. Bertan elkarlanean aritu gara ikastetxe ezberdinen errealitatea hobeto ezagutzeko eta proiektua garatzeko informazioa prestatzeko. Talde bakoitzak erakundeari eta inklusioaren inguruan duten egunerokotasunaren buruzko hainbat galdera prestatu ditu eta partekatu dira