2017(e)ko ekainaren 20(a), asteartea

Gure ikastetxeko irakasleak Danimarkan izan dira harremanak sustatzen ERASMUS+ programaren baitan.

Gure ikastetxeko 6 irakasle Danimarkako hiriburua den Kopenhagen eta Odensen astebetez egon dira bertako ikastetxeak eta enpresak ezagutzen Erasmus+ proiektuaren baitan. Mugikortasun honen helburuak honakoak izan dira: bertako hezkuntza sistema, Dual sistema , lan praktiken kudeaketa , metodologiak, nazioartekotzea etab. ezagutzea. Bisitatuko ikastetxeak TEC-eko (Technical Education Copenhagen) Frederiksberg, Søborg eta Ballerup-eko kanpusak izan dira. Ikastetxe hau Danimarkako lanbide heziketako bigarren ikastetxe handienetako da: 5 kanpus, 775 langile , 4500 ikasle ditu. Bertan 25 espezialitate ezberdin irakasten dira.
Bertako lanbide heziketa erabat lotuta dago Dual sistemarekin, ikasle guztiak bere ikasketetan zehar mota honetako ikasketetan murgilduta egon behar dute. Esan beharrik ez dago enpresekin lotura handia dutela ikastetxeek. Ikasleek 3 urte eta erditik 5 urte eta erdira egoten dira ikasten. Normalean bigarren hezkuntzako ikasleak 15-16 urteekin hasten dira ikasketa teknikoak garatzen. Lehen ikasturtean 2 etapa daude,  20 aste ikasgai amankomunak landuz eta beste 20 aste aukeratutako espezialitatearekin zuzenen lotutakoak direnak.
Azken etapa hau amaitu ondoren azterketak egin behar dituzte eta ezarritako gutxiengoak gainditzen badituzte enpresa batekin kontratu bat sinatzen dute hurrengo urte-urteetarako.
Bigarren , eta hirugarren ikasturtean enpresan egoten dira denbora gehienez, ikastetxean soilik 10 aste igarotzen dituzte beharrezkoak dituzten edukiak jasotzen. Laugarren ikasturtearen erdi aldean edukiak ondo jaso dituzten egiaztatzeko froga ezberdinak egiten dituzte eta gaindituz gero dagokion titulua lortzen dute.
Dual Sistema honetan enpresa baten ikasten ari diren ikasle talde baten esperientzia ezagutzeko aukera izan dute Taastrup-en dagoen DISA enpresan. Bertan programaren arabera urte kopuru ezberdina egongo dira ikasleak enpresan beraien prestakuntza jasotzen.
Denbora honetan, atzerrian lana edota praktikak egiteko aukera ere izaten dute ikasleek.
Bisitaren beste helburu bat, Odense hirian dagoen Universal Robots enpresa bisitatzea izan da.
Bertan robot laguntzaileak egiten dituzte, enpresa hau 2005ean sortu zen eta teknologia berritzailea ekarri du honelako robot mota sortzen lehendabizikoak izan zirelako. Gure ikastetxean mota honetako robot bat badugu eta berarekin formazioa eskaintzen dugu.
Esan behar da parte-hartzaileak gustura etorri direla eta horrelako proiektuen bidez gure ikastetxeak atzerriko beste erakundeekin harremanak eraiki eta amankomunean proiektuak sortzeko aukerak sortzen dituztela.
Proiektu hau ERASMUS+ STT irakasleen prestakuntzarako Europar Batasunak ahalbidetzen dituen diru laguntzei eta Eusko Jaurlaritzarekoei esker finantzatua izan da.


TEC -FREDERISKBERG
TEC -FREDERISKBERG

TEC -FREDERISKBERG




 TEC -FREDERISKBERG


TEC -FREDERISKBERG
TEC -FREDERISKBERG

DISA ENPRESA


DISA ENPRESA

DISA ENPRESA

DISA ENPRESA

KOPENHAGE

KOPENHAGE



TEC -BALLERUP








TEC -BALLERUP

TEC -BALLERUP
TEC GLADSAXE Søborg

TEC GLADSAXE Søborg

UNIVERSAL ROBOTS - ODENSE

UNIVERSAL ROBOTS - ODENSE

UNIVERSAL ROBOTS - ODENSE