2022(e)ko abenduaren 11(a), igandea

Turkiako lanbide heziketa bertatik ezagutu dugu.

2022ko azaroaren 27tik, abenduaren 2ra Tolosaldea LHII-ko ordezkaritza bat Turkiara bidaiatu dugu, hain zuzen ere, Bursa kokatzen den, Otomotiv Endüstrisi İhracatçıları Birliği Mesleki ve Teknik Anadolu Lisesira.


Herrialde honetan dagoen ikastetxean, honako gaiak jorratzeko aukera izan genuen:

- Turkiako hezkuntza sistema

- Bertako Lanbide Heziketako egitura

- Metalgintza arloko kurrikuluma

- Eskolen antolakuntza

- Erabiltzen diren tresna eta baliabideak

- Ikastetxe eta enpresaren arteko harremanak

- Ikasleen praktikaldiak enpresetan

- Nazioartekotzeko proiektuak

- Metodologiak.


                              


Ikastetxe hau  duela hamarkada bat sortu zuten eta publikoa denez gain, berau eraikitzeko inguruan oso hedatuta dagoen autogintzako enpresek finantziazioa izan zuen. Eraikin ederra eta jasangarria delako, izendapen bereziak jaso ditu.







Ikastetxe honetan lanbide heziketa irakasten da: Autogintza, Mekatronika, Mekanika, Elektrizitate-elektronika eta Automatismoak eta Informatikako espezialitateak dituzte.

Ikasketak 4 urte hartzen ditu bere baitan, 14 urteetatik 18ra bitartean eta 3. Ikasturtean, ikasleak atzerrira joan daitezke beraien praktikaldia burutzera. Azken ikasturtean, ikastetxean 2 egun eta enpresan 3 egun egiten dituzte praktiketan. Praktikaldia egiten duten bitartean ordainsari bat jasotzen dute.

Ikastetxean harrera jaso genuen bertako Erasmus+ taldearen eta Nihal Göker anderea, zuzendari-ordearen denaren eskutik. Bertan, ikastetxea, bere historia eta Turkiar hezkuntza sistema aurkeztu zizkiguten. Bertan ere, atzerrian egonaldia burututako ikasle batzuk beraien testigantza helarazi ziguten. Ondoren ikastetxeko instalakuntza orokorra ezagutu genituen.

                             


 

Hurrengo egunean Elektrizitate-elektronikoa eta automatismo sailean egon ginen, bertako instalakuntza eta erabiltzen dituzten baliabideak ezagutzen Paksoy jaunaren eskutik. Etxebizitzetako instalazio elektrikoa, ikasleek eraikitako etxebizitzaren simulatu baten muntatzen dituzte. Automatismo elektrikoak, motore trifasikoa etab. ere ikusteko aukera izan genuen.



Informatika alorretik, ikastetxetik garatzen ari diren software-ezbedinak ezagutzeko aukera izan genuen  Yilmaz eta Güler jaunen eskutik. Ikasketetan gai batzuk garatzeko, errealitate birtuala erabiltzeko (VR) aplikazio ezberdinen sortzen ari dira eta horretarako gela aproposak dituzte. Auto baten sistema elektrikoaren simulazioa, artikulu ezberdinak eusteko sistemak eta ikasgela birtuala moduko aplikazioak garatzen ari dira.




 Ikastetxeko ikerketa eta garapen arloko informazioa  Uner jaunak helarazi zuen 3D inprimagailuan ekoiztutako hainbat piezekin egindako sistema automatiko ezberdinak. Covid-19 birusaren detekziorako test-arako kit-ak ere diseinatu eta ekoiztu zituzten modu automatizatu batean.







Autogintzan, bertako instalakuntzak eta talde lanean burutzen dituzten proiektuak ezagutzeko aukera izan genuen Kaymaz jaunaren eskutik. Bertan, estatu mailan burutzen duten auto elektrikoen lehiaketa batean parte hartu zuen autoa ezagutu genuen. Auto hau hilabete batzuetan eraikia izan zen ikasleen eskutik eta ondoren lehia horretan parte hartu zuten.



 Ikastetxean garatzen den beste espezialitatea mekatronika da. Arlo honetan beste lan batzuen artean, makina-erremintak diseinatu eta ekoizten dituzte. Makinak diseinu sinpleetatik konplexuetara joaten dira. Momentu honetan 5 ardatzetako mekanizazio zentro bat eraikitzen ari dira. Makina horiek, beste hainbat egindako lanen antzera, ondoren saldu ditzakete. Azalpenak Ozay jaunaren eskutik jaso genituen.







 

Metal-Mekanikarekin lotuta,  Dogru-ren eta Kahraman jaunen eskutik, espezialitate honetako kurrikuluma aztertzeko aukera izan genuen.  Ikasleek lehen urtean mekanizazio konbentzionalean aritzen dira, ondoren, ZKK programatzen ikasi eta ordenagailuetan simulatzen dituzte egin dituzten programak. Azkenik, mekanizaziorako makina prestatzen dute eta berau burutzen dute.


                                      



Honetaz gain, soldadurako errobota badute eta berarekin pieza edota multzo ezberdinak osatzen dituzte. Aipagarria da, Turkiako ikastetxe ezberdinentzat, bertako mahaiak ikastetxe honetan eraiki dira gobernuaren eskariaz.



Ikasleek atzerrian burutzen dituzten egonaldiaz hitz egiten egon ginen Alkan jaunarekin. Bi hilabeteetako praktikaldiak  egiteko aukera izaten dute atzerriko enpresetan, ikasleen hirugarren ikasturtean. Hainbat herrialdeetako ikastetxeekin dituzte harremanak eta KA2 proiektu batean ere parte hartu zuten. Proiektu hauek burutzeko, Erasmus+ taldea osatuta dute ikastetxean arlo ezberdinetako irakasleekin eta beraiek joaten dira ikasleei laguntzera atzerrira.


 Egonaldi honetako azpimarratzeko beste atal garrantzitsua, enpresetara bisitak izan dira.

Arlo ezberdinetako enpresak bisitatzeko aukera izan genuen.

Lehendabizikoa, autogintzarako piezak eta makina didaktikoak ekoizten dituen enpresa bat. Enpresa honek Ermetal izena du eta Bursan kokatuta dago. Bertan ikasleei eta langileei lanbide edo gaitasun konkretuetan trebatzeko makinak sortzen dituzte eta prestakuntza ere eskaintzen dute. Azalpenak bertako jabea den Farettin Gülener jaunarengatik jaso genituen. Tresna hauen helburua, gaztetxoak teknologiarekiko interesa piztea eta errobotika eta zientzia gaietan beraiek trebatzea dute helburu. Bus-eskola modukoak sortu dituzte, herri edo auzoetako ikastetxe ezberdinetan atal hauetan prestakuntza helarazteko.

Informazio gehiago: ermetalgroup.com












 

Ezagutzeko aukera izan genuen bigarren enpresa, Turticaret.net, zibersegurtasun zerbitzuak, aplikazio ezberdinak, web-orrialdeen domeinuak, laino zerbitzariak etab. eskaintzen dituzte.

1999 urtean sortutako enpresa honetan ikasleek praktikak burutzeko aukera izaten dute.

Infomazio gehiago: turkicaret.net







Ezagutu genuen beste enpresa bat, Dursunoglu Makina izan zen. Enpresa honetan mota ezberdinetako makinak eta ordezko piezak ekoizten dituzte. Sektore ezberdinentzat lan egiten dute, adibidez autogintza eta aeroespazio sektorearentzako  mekanizazioak  eta nazioartekotze mailan dituzte bezeroak. Idris Bahce jaunaren azalpenak jaso genituen bertan.

Informazio gehiago:  Dursunoglumakina.com.tr


                                         













 

Azkenik, autogintzarako piezak ekoizten dituen beste enpresa bat ezagutu genuen. Bayrak Plastik. Enpresa honetan motorren euskarriak, transmisio-muntaiak, motor hidraulikoen euskarriak eta kautxuzko piezak ekoizten dituzte. Eraikitzen dituzten piezak kautxuzko zatiak edota estaldurak eramaten dituzte beraien funtzioak bete ahal izateko. Levant Karas jaunaren azalpenak jaso genituen bertan.

Infomazio gehiago:  bayraplastik.com.tr

 

Aipatutako enpresa hauetan ikasleek praktikaldiak burutzen dituzte.

 

Egonaldi aberasgarria izan da eta aurrera begira elkarlanean aritzeko oinarriak ezarri ditugu.


Proiektu hau Erasmus+ egitarauaren diru laguntzari esker burutu da. 

2021-ES01-KA121-VET-000006179 eta 2022-ES01-KA121-VET-000058524 proiektuen baitan garatutako ekintza izan da.


Erantzukizunetik salbuesteko klausula

 

Erasmus+ 2021-1-ES01-KA121-VET-000006179 Proiektua. Europar Batasuneko Erasmus+ programak finantzatzen du. Prentsa-ohar/komunikatu/argitalpen/eta abarren edukia CIFP Tolosaldea LHII-ren erantzukizun esklusiboa da, eta Europako Batzordea eta Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzua (SEPIE) ez dira hemen zabaldutako informazioa erabiltzearen erantzule.


2022(e)ko azaroaren 29(a), asteartea

Grezian “In as in INclusion” KA2 proiektuko 4. bileran parte hartu dugu

 Greziako Patras hirian dagoen ENEEGI-L ikastetxearen eskutik, burutu dugu beste 5 herrialdeetako ikastetxe eta erakundeekin batera “In Partnership for promoting Succesful Inclusion from a European Perspective” KA201 proiektuko 4. prestakuntzarako bilera.




Proiektuan parte hartu duten irakasleen argazkia.


Ikastetxetik 4. bilera horretan parte hartu duten irakasleak

  

1.egunean harrera ofiziala egin ziguten herriko eta eskualdeko agintarien eskutik eta ondoren, ikastetxean bertan jaso genuen ongietorria.







 Ikastetxean, bertako instalazioak bisitatu eta ikasleekin egoteko aukera izan genuen, beraien eguneroko ezagutu eta ideiak partekatzeko aprobetxatuz.



Aldi berean, Ikastetxeko bisita proiektuan parte hartzen dugun ikastetxeok gure errealiatea aurkeztu eta inform
azioa amankomunean jartzeko  aprobetxatu genuen.




Eguna amaitzeko, Patrasko Museo Arkeologikoa bisitatu genuen. Hiriaren histora ezagutzeko modu polita.



2. egunean,  behar bereziak dituzten ikasleekin praktikak nola egiten dituzten ezagutzeko eguna izan zen; prozedurak, praktika onak, esperientziak eta IWOODEA proiektua ezagutzeko aukera izan genuen. Ikasle hauekin ikastetxean bertan, bertatik bertara, egunerokoa ezagutuz.





Eguna bukatzeko hirian zehar bisita kultura egin genuen bertako irakasleen azalpenak jasoaz.






3. egunean behar bereziak dituzten ikasleekin aurrera eramaten ari diren proiektu ezberdinak ezagutu ditugu; Classroom, STEAM, Game to Embrace Intercultural Education, Creative Laboratory Concept, Sport to Children with Special Needs, Together we stand for deaf and hard hearing students, Inclusive Practises in Theater Activities.



                           


Ondoren, hiria ezagutzen jarraitzeko bertako ardotegi bat bisitatu eta bazkaldu ondoren Rion Bridge ikusi eta bertan ibiltzeko aukera izan genuen.






4. eguna Olympian egin genuen. Joku olinpikoen jatorria ezagutu, lehenengoak egin zirenen kokalekua bisitatu eta historia ezagutu genuen.






Ondoren, Patrasera itzuleran kostaldea ezagutzeko aukera izan genuen.


“Inclusive Practises in Theatre activities” proiektuan landutako antzerki saioa ikustera gonbidatu gintuzten iluntzean. Bertako hiritarrekin batera, ikastetxeak ikasleekin egindako lan bikainaz disfrutatu genuen.