2021(e)ko azaroaren 27(a), larunbata

Reunion Uharteko La Vue Belle-ko ikasle eta irakasleekin bideokonferentzia burutu dugu

Reunion Uharteko La Vue Belle-ko Merkataritzako ikasle eta irakasleekin bideokonferentzia bat burutu dute. Bertan, elkar hobeto ezagutzeko eta datozten asteetan egingo duten elkarlana prestatzeko ere aukera izan dute. Proiektu honetan, eTwinning plataforma erabiliz, bi herrialdeetako ezaugarri erakargarrienak erakutsiz, publizitate kanpaina bat diseinatuko dute ikastetxe bakoitzeko ikasleek. Ondoren, beste ikastetxeko ikasleei aurkeztuko diete.






"In as in INclusion" KA2 proiektuko meeting-a burutu dugu Ennan (Sizilia - Italia)

 Urriaren 26tik, 20era Italiako Sizilia uhartean kokatuta dagoen Enna hirian izan gara, "In as in INclusion" parte hartzen dugun KA201 proiektuko meeting-ean (1st Short-term Joint Staff Training Event ). Bertan, inklusioaren inguruko praktika onei buruzko ezagutza jaso dugu.  

Zoritxarrez, Siziliako uhartea, alerta gorrian zegoen egun horietan eta ikastetxeek batzuk itxita zeuden eguraldi txarraren aurreikuspenak zirela medio. Hala ere, jarduera ezberdinak burutzeko aukera izan zen.

Matilda Pierra Prefektuak taldearen harrera egin zuen, bertan aztertu zuten Italiako inklusio politikak, herrialde horretako ikastetxeek gai honi buruz jarraitzen duten legedia eta Enna-ko Instituto Professionale Frederico II ikastetxearen eskarmentua atal honetan. 


                                      Taldearen harrera Ennan, Matilda Pierra Prefektuaren aldetik


Lan jardunaldiaren ondoren, partehartzaileak Ennako ondasun kultural aberatsetaz jabetzeko aukera izan zuten, Enna bertako Preffeturan dagoen erakustokian eta hiriaren  arkitektura. Francesco Colliani alkate ordearen harrera ere izan zuten bertako udaletxean.


Modu berean, egonaldian zehar, BEE COOP kooperatibaren aurkezpena izan zen, enpresa hau, bolondresetik haratago, langileei diru sarrera duin batzuk erakarri ditzaketen jarduerak burutzeko sortu zen, egunen batean independentzia ekonomikoa lortzeko.

Enpresa honetan, langileen gehiengoa desgaitasunak dituzten pertsonek osatzen dute, eta lanbide honi esker, diru sarrera batzuk lortzen dituzte, nahiz eta hasieran baxuak izan, denborarekin duinak izatera iritsi arte eta agian independentzia ekonomikoa. Informazio gehiago esteka honetan.




                                       BEE COOP kooperatibaren aurkezpena ordezkarien eskutik










Taldeko argazkia, Ins

Meeting-ari buruzko informazio gehigarria, proiektuak sare sozialetan duen orrialdean aurki daiteke. Sakatu hemen