2016(e)ko urriaren 17(a), astelehena

TOLOSALDEA LHII NAZIOARTEKOTZEA


Nazioartekotzea gure ikastetxearen plan estrategikoaren ardatzetako bat da. Gaur egun gizarte gero eta globalizatuago batean bizi gara eta hau dela eta garrantzitsua ikusten dugu beste herrialdetako erakundeekin harremanak garatzea.
Honako helburuak lantzen ditugu:
- Atzerriko egitarauetan parte hartzea: Erasmus+, Piremobv, Poctefa..etab..
- Irakasle eta ikasleen mugikortasuna bultzatzea.
- Beste herrialdetako hezkuntza sistema eta metodologiak ezagutzea.
- Atzerriko erakundeekin kolaborazio itunak sinatzea.
- Ikasleen Lan Prestakuntzako egonaldiak atzerrian antolatzea.
- Irakasleon formazioa atzerrian burutzea.
- Euskal enpresei laguntzea haien nazioartekotze prozesuetan.
- Lanbide Heziketako Euskal Sistemaren garrantzia azpimarratzeko jarduerak burutzea.
- Atzerriko erakunde/ikastetxeekin proiektuak garatzea.
Helburu hauek lortzera bideratutako ekintzak:
- ERASMUS+ egitarauaren barruan (2014-2020) eskutitza mantentzeko urratsak ematea formazioa atzerrian antolatzen jarraitu ahal izateko.
- Ikasleen mugikortasuna sustatuz, beste esperientzia eta kultura batzuk ezagutuz, arlo pertsonal eta profesionala aberasteko.
- Irakasle eta zuzendaritza-taldeen mugikortasuna bultzatuz, esperientziak trukatzea eta jardunbide egokiak ikasiz.
-Atzerriko eskola, enpresa eta erakundeekin harremanak sendotuz (Aliantza berriak gauzatuz).
- Atzerrian lantegiak dituzten gure inguruko enpresekin harremanetan jarri beraien beharrak detektatuz.
- Atzerrian presentzia duten enpresekin elkarlanean aritzea balioa sortuz, elkarrekin ekintza desberdinak eginez.
- Beste eskualde eta herrialde batzuetan gure LH-ko ezagutza eta esperientzia helaraziz.
- Atzerriko ikasleak ikastexeak eskeintzen dituen zerbitzuetara erakarriz prestakuntza-programak osatuz.
- Nazioarteko eta beste Komunitate Autonomoetako L.H. ikastetxeekin harremanak sendotuz eta  proiektu amankomunak garatuz nazioarteko ikerketa eta berrikuntza programen esparruan.