2023(e)ko otsailaren 5(a), igandea

Eslovenian “In as in INclusion” KA2 proiektuko 5. bileran parte hartu dugu

 Esloveniako Novo Mesto hirian dagoen Ekonomska šola Novo Mesto ikastetxearen eskutik, burutu dugu beste 5 herrialdeetako ikastetxe eta erakundeekin batera “In Partnership for promoting Succesful Inclusion from a European Perspective” KA201 proiektuko 5. prestakuntzarako bilera.



Meeting honetan helburu nagusia, gutxiengoen eta errefuxiatuen inklusioarekin egiten diren praktika onetaz ikastea izan da. Horretarako, hainbat ekintza burutu ditugu jomuga honetan 4 egunez.

Ikastetxetik 6 irakasle izan dira bertan, guztira 25 irakasle baino gehiok hartu dute parte egitarau honetako ekintzetan.


Novo Mesto

                                                                           Partehartzaileak



                                                           Tolosaldea LHII-ko taldea

2023-01-17 Lehen eguna.

Lehen egunean, proiektuko partaideei ongi etorria egin zieten. Ikasleek ere emanaldia eskaini zuten.



Ondoren Eslovenian inklusioa nola lantzen den azaldu zuten bertako ikastetxeko partaideek.


Bertan, inklusioa lantzen zuten instituzio eta erakunde ezberdinak aipatu ziren eta inklusioarekin lotuta legediari buruzko azalpenak ere eman ziren







Erakunde horietako batzuk bisitatzeko aukera izan zen. Horrela, heziketa bereziko ikastetxe bat bisitatzera joan ziren. Bertan, desgaitasun maila ezberdinetako ikasleentzat heziketa eskaintzen dute.



                                                    Ikasgelan ikasleekin jarduerak burutzen


 Ikastetxe honetan, ikasleen behar bereziei aurre egiteko baliabide ezberdinak dituzte, horien artean goiko irudian agertzen den zentzumenen gela.


Play Attention aplikazioaren erabileraren aurkezpena. Arreta faltaren nahasteak dituzten ikasleekin erabilgarria da.


 

Partaideek, Ekonomska šola Novo Mesto ikastetxean inklusioan inguruan egiten dituzten praktika onak ezagutzeko aukera izan zuten.



Etorkinentzako Esloveniar hizkuntza ikastaroak. Gehienbat Kosovo, Bosnia eta inguruko herrialdeetatik etortzen dira etorkinak. Hizkuntza ikastaroak oso tresna garrantzitsuak dira inklusioan laguntzeko.


Jatorri ezberdinetako ikasleek beraien artean elkar ezagutzen eta partekatzen dituzte esperientziak, beraien inklusioan laguntzeko. Horretarako “In the flock with others” bezalako programak dituzte martxan.






Eguna bukatzeko, Novo Mesto herria ezagutu zuten bertako irakasleen eskutik eta Petra Nograšek-en eskutik KCJT zentroan, bertako dantza eta folklorearen erakustaldi bat ikusteko aukera izan zuten.






Egunaren amaieran beraren ebaluazioa eta ondorioak atera ziren


2. EGUNA 2023-01-18


Egun honetan Sotirov-era bidaiatu zuten.

Bertan nazioarteko tailer bat garatu zuten: Pedagogian sarrera

Bertan jarrera arazoak dituzten haur eta gazteen inklusio praktika onak

 ezagutzeko.

 Haurrekin, lan egiten dute.  Europan herrialde ezberdinek arazo mota

 antzekoei egin behar diete aurre hezkuntzaren eta pedagogiaren inguruan.

Beharrezkoa da garai bateko ikuspegiak egokitzea.





Partehartzaileak jarduera burutzen




                                                                     Egindako eskulanak



                                                                  
                                                                    Irakasle lan-taldea


Sotirov utzita berriro Novo Mestora inguratu ziren. Bertan DRPD - Association for Developing Voluntary Work Novo Mesto –gobernuz kanpoko erakundea ezagutu zuten. Hemen, bolondresek etorkinekin egiten dituzten jarduerak ezagutu zituzten, eskulanak, musika etab. Helburua, pertsona hauen integrazioa harrerako lurraldean.  www.nevladnik.info/si





3. Eguna 2023-01-19 

Egun honetan Ljubljanara bidaiatu zuten eta ZRC SAZU erakundean (The Research Center of the Slovenian Academy of Sciences and Arts) Eslovenian ematen den immigrazioari buruzko estatistikak eta ikerketak aurkeztu zituzten.



Ondoren, Slovenska Filantropija, boluntariotza sustatzeko elkartea ezagutzeko aukera izan zuten. Bertan bolondresak lan egiten dute errefuxiatu eta migratzaileen integrazioan.








Ljubljana ezagutzeko aukera ere izan zuen taldeak. Bazkaria Skuhna.sl jatetxean izan zen. Atzerriko hainbat erakundeek osatzen dute elkarte hau. 




Taldearen argazkia Ljubljanan


4. Eguna 2023-01-20

 

Egun honetan ikastetxeen ezaugarriak aztertzeko aukera izan zuten. 

Haur hezkuntzako ikastetxe bat bisitatu zuten,  Vrtec Ciciban Novo Mesto, bertan, ordezkariak ikastetxearen ezaugarriak azaldu zituzten, horretaz gain, haurrak hainbat ekintza eskeini zizkieten bisitariei: kantu emanaldia, kirol-jokoak  etab.









Ondoren, anfitrioia den ikastetxera berriro itzuli eta bertan,  ikastetxean eskaintzen diren ikasketak, lantzen dituzten proiektuak eta bertako instalakuntzak ezagutzeko aukera izan zuten.










5. LTTA bilera hau arrakastatsua izan da. Gure esker ona adierazi nahi diegu antolatzaileei eta bertan parte hartu duten bazkide guztiei. Denon artean hezkuntza inklusiboago baterantz joateko helburuarekin jarraituko dugu lanean.

 

Hurrengo bilera, 6. LTTA, Euskal Herrian izango da, CIFP Tolosaldea LHII-n hain zuzen ere. Gure lurraldean burutzen diren praktika onak erakusteko gogotsu daude partaideak.