2022(e)ko apirilaren 29(a), ostirala

"In as in INclusion" KA2 proiektuko kideak koordinazio bilera burutu dugu

  

"In as in INclusion" KA2 proiektuko 6 herrialdeetako kideok bilera online burutu dugu. Bertan, Turkian burutuko dugun datorren meeting-erako ekintza ezberdinak adostu ditugu. "2nd Learning, Teaching and Training Activities", bilera garatuko dugu aipatutako herrialdeko Balikesir hirian, Adnan Menderes High School, anfitrioi modura arituko den erakundea izango delarik.





Merkataritzako ikasleak egonaldia burutu dute Reunion Uhartean

 

Erasmus+ proiektu baten barruan merkataritzako ikasle talde batek bi asteko egonaldia egin du Reunion Uhartean ikasketak eta praktikak burutzeko. Proiektu hau, bertako Lycée La Vue Belle-ko bazkideekin, elkartrukeak gauzatzeko akordio baten baten baitan kokatzen da.






Frantziako lurraldea da Reunion eta Indiako Ozeanoan kokatuta dago, erlijio eta kultura desberdinak uztartzen dira bertan.


      





Lehenengo asteburua irla ezagutzeko aprobetxatu dugu. Grand Galet urjauzia, L´hermitageko merkatua…



       



Lehenengo astean Lycée Vue Belle ikastetxean eskolak jaso dituzte.Bertan, gure ikasleek eTwinning-en bidez, Reunionekoekin osatutako kanpainaren parte bezala, Euskal Herriko toki esanguratsu eta gure kulturari buruzko informazioa zabaldu dute. Oso interesgarria izan da kultura desberdinak elkar partekatzea.




Ikasleek, merkataritza jarduerekin erlazionatutako esanguratsuak diren esaldiak frantsesez landu dituzte.
                                                                    



      


Frantsesa eta gaztelera uztartuz, ikasleek elkar lagundu dute salerosketa ariketak egiteko eskolan duten dendan.

                                                                      


Merkataritza elektronikoa lantzeko, web orrialdeen diseinua garatzeko tresna ezberdinak landu dituzte.
                                                                  

Eskolako ikasleekin batera bisita kulturalak egin dira. Villèle museoa bisitatuz, Reunioneko esklabutzaren historiari buruz ikasi dugu.



  

Sukaldaritza tailerra izan dugu, samoussak nola sukaldatu erakutsi digute eta guk patata tortila. Ondoren elkarrekin bazkaldu dugu prestatutakoa dastatzeko.

     
                              
Asteburuari etekina atera diogu. Kiroletako arropak jarri eta Cilaoseko zirkua ezagutu dugu, baita Saint Denis hiriburua ere.





Bigarren astean praktikak egin dituzte Savannah merkatu gunean. Supermerkatuan, altzari-dendan, loradendan eta burdindegian egin dute lan gure ikasleek. Primerako lana egin dute eta nagusiak oso gustora egon dira beraiekin.


                                              


                          

                   


Reunioneko La Vue Belle-ko irakasleak Tolosaldeakoekin

Korrikarekin ere bat egin dugu. Reunionen ere euskararen alde! Ttipi-ttapa ttipi-ttapa Korrika!




Azkeneko asteburuan La Piton de la Fournaise sumendia ezagutzeko aukera izan dugu esperientzia bikain honi amaiera emateko.

                                                   

   
 


2022(e)ko apirilaren 26(a), asteartea

Fabrikazio gehigarrira bideratutako Erasmus+ mugikortasuna Suedian

 

Martxo amaieran Euskadiko Lanbide Heziketa ikastetxe ezberdinetako irakasle talde bat Suediara hurbildu gara (Tolosaldea LHIkoak tarteko), Tknikaren laguntzarekin, bertako Lanbide Heziketa sisteman eredugarri den Curt Nicolin Gymnasiet ezagutzera, eta AM “Aditive Manufacturing” teknologian maila eredugarrian diharduten zenbait bikaintasun zentro, konpainia edota entitate ezagutzeko asmoz.

Curt Nicolin Gymnasiet ikastetxearen heziketa eredua eta instalakuntzak ezagutzeaz gain, Linkoping University-ko ekipamendu eta adizio (gehigarri) teknologietan oinarritutako ikerketa aurreratuak azaldu zaizkigu


Linkoping Universityko tailerretan azalpenak jasoz




Bestalde, teknologia munduan oso ezagunak diren enpresen artean Siemens eta General Electric enpresak bisitatu dira, beraien adizio arloa erabat aitzindaria da aeronautikan metalez inprimatutako piezen homologazioaren lorpenean.




                                Euskal Herritik joandako irakasle taldea General Electric-eko instalakuntzetan




Curt Nicolin Gymnasieteko irakasle-ikasle taldearekin batera Siemens-eko atarian


Aurreko bisitetaz gain Suediako Saab enpresan metalen adizioa aeronautikan nola ezartzen duten ezagutzeko aukera izan genuen eta baita metalen teknologia gehigarrietan erreferentziazko zentroa den Amexci-ko instalakuntzak bisitatzeko ere.



               Amexcin, mundo mailako enpresa askoren adizio teknologietarako erreferentzia zentroa







Adizio teknologietarako hauts metalikoen trataeran eta langileen osasun zainketaren ikuspuntutik eredugarriak izan dira Suedian ikusitako enpresek jarraitzen dituzten segurtasun protokoloak

 

Esperientzia bikaina izan da, bai harremanak sendotze aldera, eta baita ere teknologia honetan hainbat eragile osatzen ari diren ibilbide bikainak ezagutzeko.