2019(e)ko azaroaren 9(a), larunbata

KA103-2019 Jardunaldietan hartu genuen parte

Leganesen, Carlos III Unibertsitatean, Sepiek antolatutako, KA103, Erasmus+ Goi Mailako Hezkuntzako mugikortasun jardunaldietan izan ginen 2019ko urriaren 15 eta 16ean.





2019(e)ko urriaren 27(a), igandea

Polonian izan gara, Erasmus+ elkartruke proiektu baten baitan.





Ikastetxeko 5 ikasle eta 2 irakasle Poloniako Cieszyn hirian izan dira astebetez, beste lau herrialdetako hainbat ikasle eta irakaslekin, martxan duten proiektuaren baitan, elkarlanean.
Antolatzailea Szkoła Organizacji i Zarządzania w Cieszynie, (SOIZ) izan da eta burututako ekintzak Erasmus+ KA229 "The Guardians of Europe" proiektuarekin lotuta izan dira.
Gure ikasleek bertako ikasleen etxeetan hartu dute ostatua eta beraiekin harremanak estutzeko aukera paregabea izan dute.
Proiektuaren helburuak bi atal ditu. Horietako lehena, gaur egun gizartean ematen diren arazo sozial batzuei buruzko ezagutza areagotzea eta, kanpaina sozialen bidez, berauetaz sentsibilizatzea. Bigarren atalean Europako kultur ondarea ezagutaraziko da. Proiektu honek 2 urteko iraupena du. Oraingo honetan proiektuaren bigarren urtean murgilduta gaude.
Egonaldian zehar hainbat jarduera dira, guztietan nabarmentzekoa, kanpaina sozialen jaialdia, bertan, herrialde bakoitzeko ikasleek, bere herrialdeetan landutako kanpaina soziala aurkeztu behar izan dute herriko aretoan. Gure ikastetxeko ikasleek, hemen garatutako genero berdintasunaren aldeko kanpaina aurkeztu dute.  Ondoren stand batzuk prestatu dira, kanpainaren eta Tolosaldea eta Euskal Herriko informazio eta produktuekin.
Jaialdiaz gain, beste hainbat ekintza burutu dira egonaldian zehar: tailerrak, jokuak, parte hartzaileen martxa, hiriko alkatearen harrera, bertako folklorearean ezagutza, ogia, gurina, gazta eta antzekoak egiten ikasteko tailerra, bisita kulturalak: Auschwitz, Krakobia, Wieliczka-ko gatz meategiak..etab
Hemendik aurrera, proiektuaren bigarren zatian murgildu gara. Oraingoan Europako kultur ondareari buruzko kanpaina soziala prestatuko dugu ikastetxe guztien artean. Kanpaina honek, Europako kultur ondarea ezagutzea eta babestea du helburu.

Joan den ikasturtean, Sizilian (Italia) eta Kretan (Grezia) izan ondoren, hurrengo elkartrukea Tolosan izango da, datorren urtearen hasieran.

Esperientzia oso aberasgarria izan da parte hartzaileen esanetan.

Hemen 

Galeseko ordezkaritza baten bisita jaso dugu

We have hosted the visit of one delegation from Wales to our centre. Diolch!/ Galeseko ordezkaritza baten bisita jaso dugu. Hemos recibido la visita de una delegación de Gales en nuestro centro. 
Diolch! 

KA102-2019 jardunaldietan izan gara Valladoliden

Sepiek antolatutako, lanbide heziketako Erasmus+ (KA102-KA116) 2019-ko proiektuen jardunaldietan Valladoliden izan gara.



2019(e)ko abuztuaren 29(a), osteguna

Ikastetxeko irakasleak Irlandan izan dira Erasmus+ proiektuarekin

Ikastetxeko hiru irakasleek Erasmus+ proiektuaren baitan, prestakuntza jasotzeko, astebeteko
mugikortasun bat burutu dute. Bertan, enpresa eta lanbide heziketako ikastetxeen harremanak,
Dual prestakuntza, metodologia ezberdinak, bertako lanbide heziketaren ezaugarriak,
atzerrian praktikak egiten dituzten ikasleen egonaldiaren ezaugarriak etab. lantzeko aukera izan dute.


 
                                              
                                               Crothers Security Solution enpresako arduradunarekin




                                                              Eazy City enpresan bertako ordezkariekin


Dublinen, Swan Instititute, Crothers Security Solution eta Eazy city enpresetan egon dira bere egonaldian zehar. Bide batez hizkuntz gaitasunak areagotzeko eta harreman berriak ere egiteko baliagarria suertatu da egonaldia.
                                                     Dublineko ikuspegiak



 
Howth herriaren inguruak bisitatzen

2019(e)ko ekainaren 6(a), osteguna

Alemaniako Lanbide Heziketa ezagutzera joan dira ikastetxeko 6 irakasle.

Egonaldi hau, 2019ko maiatzean egin zen. Hau izan da gure egonaldiaren egunerokoa:

Maiatzak 12, bidaia, Tolosa-Munich-Leipzig
Parte hartzaileak: Santiago Rosas (Soldadura eta Galdaragintza), Mikel Etxebeste
(Informatika), Xabier Landa (Mekanika), Oinatz Gurtubay (Mekanika), Lander Ugarte
(Mekanika) eta Jon Busto (Mekanika).



Maiatzak 13, astelehena:
Ralf Giesecke-rekin bildu ginen, Vitalis empresako lehendakaria.








Vitalis, Leipzigeko aireportutik gertu dagoen formakuntza zentro bat da. Bertan, europar batasuneko ikasleak prestatzen dizuzte azken hogei urteetan zehar.
Iraganean hiru hilabeteko praktikaldiak egiten zituzten, baina azken hamarkadan praktikaldi laburragoak egiteko joera izan dute. Modu honetara, ez dute enpresara bideratzen praktikaldia, Gut Wehlitz izeneko zentruan egiten dituzte praktikaldiak, baita jan eta lo ere. Arratsaldeetan aisirako denbora ede izaten dute ikasleek.



Argazki honetan, 3D inpresoren eraikuntza nola egiten duten erakutsi ziguten. Praktikaldi laburrak direnez (hilabete baina gutxiago) ikasleen motibazioa bilatzen duten praktikak egiten dituzte.
Bertan, domotikako praktikak eta galdaragintzako praktikak ere egiten dituzte eta horretarako erabiltzen dituzten instalakuntzak erakutsi zizkiguten.
Maiatzak 14, asteartea:
Berriro ere Ralfekin bildu ondoren, poloniatik etorritako eraikuntzako ikasleek berritzen ari diren eliza batera eraman gintuzten:


Maiatzak 15, asteazkena:
Berriro ere Ralfekin, lanbide heziketako eskola bat ezagutzera joan ginen. Bertan, galdaragintza eta kotxe mekanika jorratzen zituzten:






Maiatzak 16, osteguna:Ralfen lankide eta erlazio internazionalen arduradun den Nicorekin Leipzigeko BMW lantegira joan ginen. Bertan argazkirik ezin zirenez atera kanpokaldeko argazki bakar hau degu:


Bertan, i3 eta i8 modelo elektrikoak fabrikatzen dira, eta baita serie 1 eta serie 3 modeloak ere.
Berezitasun bezela bi modelo elektrikoak fabrikatzen dira, eta bisitan hori azpimarratu zituzten behin eta berriro, baita karbono zuntzez eta aluminioz eginiko txasisa.
Ostegun arratsaldean ziklo konbinatuko zentral termiko bat bisitatu genuen:




Maiatzak 17, ostirala:
Lanbide heziketako mekanizazio zentro bat ikusi genuen, bertan, bai torno eta fresadora konbentzionalak ikusi genituen eta baita zenbakizko kontroleko makinak ere.




Bidaian zehar hezkuntzaz eta lanbide heziketaz asko hitzegin degu, eta hona hemen Saxoniako hezkuntza sistemaren grafiko bat:





Lanbide Heziketaren inguruan, 3 urte t’erdiko zikloak egiten dituzte, baina ez du hemengo zikloekin antzekotasun askorik. Han, zikloen ardura empresek hartzen dute, beren formakuntza gidatuaz. Lehenengo urtean 600€ irabazten dituzte, bigarrenean 800€ eta hirugarrenean 1.100€. Hiru urte t’erdi hoiek amaitu ondoren, azterketa orokor bat egiten dute eta horrek ematen die titulua.

2019(e)ko ekainaren 2(a), igandea

Tolosaldeako irakasleek, Italiara mugikortasuna burutu dute, prestakuntza jasotzeko.


Hau izan da egindako mugikortasunaren egunerokoa:

2019ko maiatzak 12, bidaia, Gasteiz-Bergamo.

Parte hartzaileak: Oskar Soto eta Mielmari Imaz (Hozte eta Berokuntza sistemen mantentzea) eta Amaia Aranalde (Administrazio eta finantzak)

 













Maiatzak 13, astelehena.
Goizean Cooperativa Tempo Liberon aurkeztu gara (hauek gure bidaia kudeatu dute) eta bertako hezkuntza sistema azaldu digute. Tartean ezinduen trataera landu dugu. Lanbide Heziketan Enpresetan praktikak uztartzen dituzte, 7 aste inguru bigarren mailan eta 8 aste hirugarrenean.


Arratsaldean CFP Educo ezagutu dugu eta lanbide heziketa gehiago sakondu dugu. Eskola bera, lanbide heziketakoa izanik eta berokuntza eta iturgintzako familia dutenez, arlo teknikoa ere ikusi dugu; taillerrak, gelak, baliabideak,…




Eguna amaitzeko Bresciara bisita gidatua antolatu digute. Benetan aztarna erromatar garrantzitsuak ditu hiri honek. Oso aberatsa da historia eta aztarnei dagokienez.
 







Maiatzak 14, asteartea

Istituto Lunardi-ra bisita goizean. Bertan liceoa ikusi dugu, besteak beste espazioen erabilera nola tratatzen duten probatu dugu; anekdota gisan, gure bilera, irakasle ezberdinak, bestelako eskolako langileak eta baita klasean zeuden beste ikasle talde batekin ere partkatzeko aukera izan dugu.









Arratsaldean, GREENLAB enpresa ezagutu dugu. Efizientzia energetikoarekin guztiz lotutako enpresa da bera. Enpresa gaztea eta ideia oso garbiak dituzten teknikariez osatuta. Bertan eraikuntzen berrikuntza prozesuetan aplikatzen dituzten irizpideak azaldu dizkigute, tartean, Italiar arautegia ere nondik nora doan ezagutu dugu.


Maiatzak 15, asteazkena

CFP Scuola Bottega-rako bixita. Lanbide heziketako zentroa da bera. Iturgintza eta berokuntzako familia ikusi dugu besteak beste. Box formatuko gelaxkak dituzte pasilloetan muntatuta eta alternatuz postu ezberdinetatik pasatzen dira ikasleak. Tartean Italiar armadako hegazkin akrobaziak ikusi ahal izan ditugu. Horrela tokatu zaigu.

Eguerdian Bresciako 1000 miglia izeneko klasikoen topaketaren irteera ikusteko aukera izan dugu. Brescia-Erroma-Brescia ibilbidean lehenagoko eta oraingo automobil munduko makinariarik deigarrienak ikusi ahal izan ditugu.



Honenbestez, prestakuntzari dagozkion saioak horrela amaitzen ditugu. Orain asteburua aprobetxatuko dugu ingurua hobeto ezagutzeko eta igandean berriro ere Bergamo-Gasteiz hegaldiarekin amaituko dugu gure egonaldia.

Aberasgarria izan da. Berriz ere etortzeko prest!! Ah, benetan politak dira inguruan dauden laku naturalak