2022(e)ko ekainaren 8(a), asteazkena

Hazparneko San Josepe Lizeoko eta Tolosaldeako LHII-ko Mekanikako ikasleek elkartrukea burutu dute.

 Azken bi ikasturteetan, pandemia dela medio, elkartrukeak bertan behera egon ondoren, aurtengoan berriro ekin diogu bi ikastetxeen arteko mugikortasunei.

Lehendabizi, Tolosaldeako mekanizazioko 1. mailako ikasleek, Hazparnera joan ziren bi egunetarako  eta ondoren, San Josepeko Mekanikakoak gurera etorri ziren beste horrenbeste egunetarako.

Hazparnen, aeronautikarekin lotutako elementuak ekoizten dituen Lauak Bat enpresa bisitatu zuten. Bertan, hegazkinen hainbat zati eraikitzen dituzte zenbait material berezi erabiliz. Enpresa honek beste herri eta herrialdeetan ere baditu lantegiak.




Ikasle taldea Lauak Bat enpresan (Hazparne)


Ikasleek ikastetxea ezagutzeko aukera izan zuten, bertako ikasleekin hartu emanetan aritu ziren eta makina ezberdinak aztertu zituzten mekanizazioko tailerrean.

Ondoren, San Josepeko ikasleen egonaldia burutu zen Tolosan. Hazparneko eta Tolosaldeko ikasleek, Ibarrako Apatta Erreka industrialdean kokatutako hiru enpresa esanguratsu bisitatu zituzten: Lemu, Otsabio eta Mecanizados Harri.  Hiru enpresa hauek ere mekanizaziorekin lotuta daude eta gure ikastetxeko ikasleek bertan egiten dituzte praktikak. Bisitak oso interesgarriak izan ziren.


Apatta Erreka Industrialdean dagoen
 Talleres Harri bisitatzen


Honetaz gain, ikasleek Tolosako txoko ezberdinak ezagutzeko aukera izan zuten, Tolosaldeako ikasleen laguntzarekin.


                                                Tolosa ezagutzen bertako ikasleen eskutik


Bigarren egunean, Euskal kirolak praktikatzeko aukera izan zuten, elkarren arteko harremanak erraztuz. Ikastetxea ezagutu eta tailerrak aztertzeko aukera ere izan zuten. Azkenik, bi ikastetxeetako ikasleek, Eureka Zientzia Museoa bisitatu zuten, egonaldiari amaiera emanez.


                                          

                                                    Herri kiroletan bi ikastetxeetako ikasleak


Esperientziaren balorazio positiboa egin dugu eta, aurrera begira, gure elkarlanarekin jarraitzeko asmoa azaldu dugu.

Italia iparraldeko industria eta Lanbide Heziketa ezagutzeko Erasmus+ mugikortasuna

 

Pasa den maiatza amaieran Italia iparraldeko Brescia eskualdera egin du bisita Tolosaldea LHII ikastetxeko irakasle talde batek. Eskualde industrializatu honen enpresak bisitatzeaz gain bertako Lanbide Heziketa eskolen funtzionamendua ezagutzeko balio izan du. Ikastetxe eta enpresekin etorkizuneko erlazio posibleak izateko lehen kontaktua ere izan da.

 

IIS C. Beretta Lanbide Heziketa eskolan izan genuen bailarako lehen kontaktua, bertako handienetako den ikastetxea da IIS C. Beretta. Beraien tailer eta zikloen formakuntza ikusteko baliatutako bisita izan zen. Gure lan egiteko moduarekin antzekotasun handia dutela ikusteko balio izan zuen, nahiz eta hezkuntza sistemek desberdintasunak izan.


1. Irudia: IIS C. Beretta eskolara bisita



IIS B. Castelli izan da ikusitako ikastetxerik handiena, kontuan hartzekoa da Italiako 2. handiena dela. Oso ondo egokitutako zentroa da, tailer eta gela aurreratuak dituzte ikasleen eskura, IIS Berettaren antzera.


2. Irudia: IIS B. Castelli Lanbide Heziketa ikastetxera bisita.


Eskualdearen sare industrialak sustatutako Lanbide Heziketa ikaskuntzak garatzen ikusteko enpresa ezberdinetara bisitak egin ziren, sektore ezberdinetakoak hauek: mekanika, automatizazioa, mekatronika eta galdaragintzakoak batez ere.

Bisitatutako lehen enpresa galdaragintza eta soldadurari lotutako Inoxea enpresa izan zen, bertan altzairu herdoilgaitza lantzeko teknikak ikusteko aukera izanik. Baita ere mekanizazioa eta egindako pieza eta egituren merkaturatzea nola egiten duten azaldu zutelarik.

Meccanica Ponte Chiese enpresan makina erremintaren erabilera automatizatua ikusi zuten. Pieza pisutsuak lantzen dituzte, horregatik bertan erabilitako makinek sistema automatizatua dute biltegiratze eta mekanizatuak ahalik eta azkarren eta zehatzen egiteko.


3. Irudia: Meccanica Ponte Chiese enpresara bisita.


Guztiz ezagunak zaizkigun sukaldeko tresnak fabrikatzen dituen Pinti Inox enpresaren funtzionamendua ikusteko aukera ezin hobea izan zen gure ikastetxean dauzkagun ziklo ezberdinak industrian ikusi ahal izateko. Fabrikatze prozesu automatizatuek mekanika, automatizazioa, robotika, mekatronika eta galdaragintzako ezagutzak ezin bestekotzat dituelako.


4. Irudia: Pintinox enpresara bisita.


Ikusitako azken enpresa Officina Meccanica Fratelli Carminati izan zen, hain ezagunak ez diren beste mekanizatze prozesuak eta hauen automatizatzeak ikusteko balio izan zuen.


5. Irudia: Officina Meccanica Fratelli Carminati enpresara bisita.


Esperientzia ezin hobea izan da etorkizuneko erlazioak sortu ahal izateko, bai bertako eskolekin, baita inguruko enpresekin ere. Beti ere eskertu beharrekoa da ikastetxeek eta enpresek duten jarrera irekia beraien instalazioak, ezagutzak eta denbora konpartitzeko, denontzako lagungarri izango delakoan.









2022(e)ko ekainaren 6(a), astelehena

Erasmus + Esperientzia, Frantziako La Reunion uhartean

 

Gure ikastetxeko hiru irakasle, 5 egunez, Frantziako La Reunión uhartean izan ziren.

Irakasleak, Tolosaldea LHIIko Iñaki Paz Arsuaga, Mikel Arregi Urkia eta Andoni Arraras Gorostiza dira.

Egonaldiaren helburuak, Frantziako Hezkuntza eta bereziki lanbide heziketako sistema gertutik ezagutzea eta bertan dagoen ikastetxe batekin kolaborazioa indartu eta lotzea, Erasmus + inguruan gehien bat.

 

Lehen egunean, Saint Gilles herriko Liceé Vue Belle ikastetxean, Frantziako Hezkuntza Sistemaren ezagutza sakonagoa lantzeaz gain,  bertakoen  eta gure ikastetxea Tolosaldea LHII ren arteko kolaborazioa landu eta hobetzeko erlazioak eta akordioak adostu ondoren, bertan orain arteko Konbenioa aztertu eta adostu ziren.


Irakasleak, Lycée Vue Belle aurrean

 

Bigarren egunean, Licée Vue Belle ikastetxeko irakasle den Géraldine THIZYren eskutik, inguruko (Savannah) enpresak bisitatu eta lan moduak ezagutu genituen. Bertan ikasleen praktikaldien nondik norakoak ezaguttu, aztertu eta landu genituen enpresatako zuzendaritza langileekin batera.





Hirugarren egunean, Licée Vue Belle ikastetxeko irakasle den Sandrine DIJOUXek lagunduta, Saint Pierre herriko  IUT (Instituto Universitario y Tecnológico) bisitatu genuen, Merkataritza eta Marketing arloak gehienbat eta bertako Yazid ALIBAYE zuzendariak eman zizkigun azalpenak. Beraien lan moduak, hezkuntza sstema, nazioarteko harremanak, erasmus sistema, eta abar landu ondoren, beraiekin kntaktu elkartrukaketa egin genuen, etorkizunean elkarlan akordioak izan asmoz.

Ikastetxe Politekniko honek, aurretik beste ikastetxetan batxilergoa ikasitako1000 ikasle inguru du. Bertan 3 urteetan zehar egoten dira. Ondoren, lantoki edo empresa desberdinetara doazelarik eta bertako langileak izatera pasatzen dira. 



Unibertsitateko irudia


Laugarren egunean, Licée Vue Belle ikastetxeko irakasle den Sandrine DIJOUXek lagundutaSaint Louis herriko ikastetxe politekniko eta oinarrizko lanbide heziketako Lycée Professionnel de Roches Maigreseko tailerrak ezagutu genituen. Bertan, Riviere anderearekin egin genuen lana eta bi hezkuntza sistemen antzekotasunak aztertu eta alderatu genituen. Etorkizuneko elkarlana ere landu genuen.



Argazkia: heziketako Lycée Professionnel de Roches Maigres



Bostarren eta azken egunean, Saint Gilles herriko Lycée La Vue Belle ikastetxean, Sandrine DIJOUXen eskutik, eta Nathalie MARAULTekin batera, FCT sistema desberdinen azterketa eta bi herrialdeen sistema desberdinak landu eta aztertu ondoren ezagutzak partekatu genituen. Onodren, bi ikastetxeetako zuzendaritzen arteko akordioaren sinaketa gauzatu zen, orain arteko eta etorkizuneko elkarlana sustatzen jarraitzeko.




Orokorrean hitzegiteko, esperientzia oso aberasgarria eta gomendagarria guztiz.


 









Erasmus+ ekin atzerrian praktikak egin dituzten ikasleak bere esperientzia azaldu diete 1. mailako ikasleei.

 2022ko ekainaren 2an eta 3an, Tolosaldea LHIIko lehen mailako ikasleek 22-23 ikasturtean enpresetan praktikak egiteko duten aukera azaldu zaie.

Erasmus+ programaren aterkipean atzerrian ikasturte honetan praktikak egin dituzten ikasleek, beren esperientzia kontatu diete lehen mailako ikasleei.
Bizipen hauen bidez, parte hartzaileen gaitasunak aberastu dira profesionalki eta baita ere pertsonalki.
Programa honek eskaintzen dituen aukera ezberdinak eta bertan parte hartzeko bete beharreko baldintzak ere helarazi zaie ikasleei jardunaldi hauetan.




                                  Ikasleen esperientzia atzerrian, 21-22 ikasturtea




                                        Eskeini diren saio ezberdinen irudiak: