2023(e)ko maiatzaren 25(a), osteguna

Ikastetxeko irakasleak Irlandan izan dira Ikaskuntza Diseinu Unibertsalari (IDU) buruzko praktika onak behatzen.

 

Don Bosco LHII, Tolosaldea LHII eta Dislegiko kide batzuk Irlandan egon gara 2023ko Apirilaren 24etik 28ra. IDU (Ikaskuntzaren Diseinu Unibertsala) ikaskuntza-esparrua nola ezartzen duten beraien Lanbide Heziketan ikusten. Bi eskola bisitatu ditugu. Alde batetik, Sligo herrian kokatuta dagoen Atlantic Technological University eta bestetik, Kinsale herrian kokatuta dagoen Cork College of Further Education.

Atlantic Technological University-n,Ikaskuntzarako diseinu unibertsala irakasteko eta ikasteko esparru bat dela azaldu ziguten bertako irakasle talde batek, eta Atlantik Unibertsitate Teknologikoan barneratzeko grina dutela azaldu ziguten.

Beraien helburu nagusia ,ikasle guztien ikaskuntza-behar bereziak bermatzea da  ikaskuntza prozesuan, beti aldatzen ari den mundu batean.

Beraien curriculumetan malgutasunak txertatzeak  ikaskuntza guztiontzat inklusiboagoa eta ulergarriagoa izatea bermatuko duela diote.

 

Irakasle bakoitzak bere ikasgaietan IDU-a kontuan hartuta egin dituzten aldaketak azaldu zizkiguten eta esan zigutenez, ATU Sligo barruan dagoen irakaskuntza eta ikaskuntza zentroak diseinu unibertsal guztia bultzatu du orain arte ikastetxe barruko ikaskuntza ekimenetarako.






Cork College of Further Education, hezkuntzaren eta prestakuntzaren motorra da Corken, eta kalitate handiko zerbitzuak eskaintzen ditu, berritzaileak, arduratsuak eta inklusiboak. Cork-en bide bat dago ikasle bakoitzarentzat.

 

Kinsaleko Lanbide Heziketako eskola honetan, bertako irakasle taldeak  helburu nagusia irakasleei laguntzea dela azaldu ziguten, elkarlanaren bidez,  sistema inklusiboago bat diseinatzeko asmoarekin. Urtetik urtera desgaitasunen bat duten ikasleen kopurua gora egin duela azaldu ziguten.  Ondorioz, bertako irakaslee azaldu ziguten, bai praktikak eta bai jarrerak eboluzionatzen ari direla, eta desgaitasunak dituzten ikasleak barne hartzea guztion lana dela orain, ez bakarrik desgaitasuneko funtzionario baten lana.

 

 

Proiektu hau 2017ko irailean hasi zela azaldu ziguten, eta irakasleei lankideengandik ikastea erraztu diela esan ziguten , egiten ari direnari buruzko antzeko lanak egiten. Ezgaitasunen bat, osasun mentalean arazoak eta ikasteko zailtasun espezifikoak dituzten ikasleak kontuan hartu, eta praktika inklusiboak zabaltzea izan da bigarren hezkuntzako ikasgeletan hartu duten konpromezua.

 

Gainera, langileei aukera eman die beren praktika inklusibo berritzaileak partekatzeko, beste langileekin lankidetzan aritzeko eta elkarrengandik ikasteko.

 

Pilotu berritzaile hau 2017an jarri zen Irlandan eta 2018ko irailean martxan jarri zen.




Proiektu hau Erasmus+ egitarauaren diru laguntzari esker burutu da.

2020-1-ES01-KA103-080111 proiektuaren baitan garatutako ekintza

2023(e)ko maiatzaren 4(a), osteguna

Reunion Uharteko (Frantzia) Merkataritzako ikasleak gurean izan dira elkartruke batean parte hartzen.


Reunion Uharteko Saint Paul hirian dagoen Lycée Des Métiers La Vue Belle-eko Merkataritzako 10 ikasle eta 2 irakasle leguntzaile Tolosan izan dira, 2 astez. Ikasleak bertako enpresetan lan praktikak garatu dituzte gure ikastetxeko ikasleekin batera.



                                          
                                      Reunion Uharteko eta Tolosaldea LHII-ko ikasle eta irakasleak



Ikasleak, Merkataritzako espezialitatekoak dira eta Tolosako eta Ibarrako establezimenduetan burutu dituzte beraien praktikak.







                                        Bi ikastetxeetako ikasleak elkarrekin lan praktikak burutzen


Ekintza eta irteera kulturalak egiteko aukera ere izan dute, herri kirolak praktikan jarriz eta gure herrialdeko jomuga interesgarriak bisitatuz. 












Bi herrialdeetako partehartzaileak herri kiroletan lehiatzen.



Kultur-trukea egiteko, bi ikastetxetako ikasleek, bere herriko plater ezagunak prestatu zizkiguten, Alegiako elkarte batean.
                                         



                                     



                                                         

Aurrez, joan den martxoan, gure ikastetxeko ikasleak, Reunion Uhartean izan ziren gelako jarduerak burutzen eta bertako enpresetan lan praktikak burutzen.

Elkartrukea oso aberasgarria izan da eta parte hartzaileak oso gustura egon direla adierazi dute. Hori dela eta, aurrera begira elkarlanean jarraitzeko borondatea adierazi dute bi ikastetxeetako ordezkariek. Elkartruke proiektu hau, ERASMUS+ programako diru laguntzei esker burutu da.