2026(e)ko urtarrilaren 5(a), astelehena

Taipeiko Lanbide Heziketa ezagutzen eta nazioarteko lankidetza indartzen

 

Azaroaren amaieran, Lanbide Heziketako Europako ordezkaritza batek Taipeira (Taiwan) egin zuen job shadowing bisita, Catholic Education Flanders erakundearen koordinazioarekin eta EfVET sarearen baitan. Mugikortasun honen helburua Taipeiko Lanbide Heziketako sistemaren funtzionamendua, hezkuntza-eredua eta industria-heziketa arteko lotura estua gertutik ezagutzea izan zen, baita etorkizuneko lankidetza-aukera berriak aztertzea ere.

Bisitan zehar, delegazioak hainbat Lanbide Heziketako eta hezkuntza-berrikuntzako erreferentziazko ikastetxe bisitatu zituen, guztiak Taipei hiriko administrazio publikoaren mendekoak edo nazioartean aintzatetsitako zentroak izanik.


                       Ezkerretik eskubira: Olatz Landa, Jon Busto eta Taiwan-eko Hezkuntza Ministroa



       Europar delegazioa eta Taiwango Hezkuntza ministeritzako ordezkariak, lehenengo eguneko                   bileraren ondoren



Bisitatutako ikastetxe nagusiak

Taipei Municipal Yongchun Senior High School, hizkuntzetan, STEM arloan eta hezkuntza esperimentalean erreferentea den ikastetxea, proiektu bidezko ikaskuntza eta diziplinarteko curriculumak garatzen dituena.

Taipei Municipal Nangang Vocational High School, Taipeiko LH tekniko sendoenetako bat, metalgintza, mekanika, automobilgintza, eraikuntza eta HVAC bezalako espezialitateetan enpresekin lotura zuzena duena.

Heping Experimental Elementary School, Taipeiko lehen eskola esperimentala, STEAM hezkuntzan, maker hezkuntzan eta ikaskuntza esperientzialean aitzindaria. Nahiz eta LHko ikastetxea ez izan, VET sistemaren oinarri pedagogikoak ulertzeko funtsezkoa izan zen.

Kai Ping Culinary School, nazioartean ospe handiko ostalaritza eta sukaldaritza-eskola, Worldchefs erakundeak akreditatua, hezkuntza-jatetxe propioekin eta simulazio profesionaleko metodologiekin lan egiten duena.

Taipei Municipal Muzha Vocational High School eta Nei-Hu Vocational High School, industria digitalarekin, automatizazioarekin, elektronikarekin, IKTekin eta berrikuntza teknologikoarekin estuki lotutako LH zentroak.


                                                                  Kai Ping Culinary School

                                                                Nei-Hu Vocational High School




                                                      Heping Experimental Elementary School


                                               Taipei Municipal Nangang Vocational High School



Taipei Municipal Yongchun Senior High School


Helburu orokorrak: VET sistema, industria-lotura eta berrikuntza pedagogikoa

Job shadowing metodologiaren bidez, hainbat arlo estrategiko aztertu ziren:

  • Taiwango Lanbide Heziketa sistemaren antolaketa eta gobernantza publikoa.
  • Ikaskuntza praktikoaren integrazioa eta “praktika” kontzeptuaren esanahi desberdina (eskola-tailer aurreratuak).
  • Ikastetxeen eta enpresen arteko lankidetza egituratua.
  • STEAM, maker hezkuntza eta ikaskuntza esperientzialaren garapena.
  • Gurasoen ordezkaritzaren rola eta eragina LHko ikastetxeetan.
  • Nazioarteko mugikortasunen eta MOuen bidezko lankidetza-ereduak.

Bisita eta jarduera esanguratsuak

Ikastetxez gain, hainbat kultura- eta zientzia-erreferentziazko gune ere bisitatu ziren, Taipein LH hezkuntza ekosistema zabal baten barruan ulertzen delako:

  • Taipei Public Library – Beitou Branch, arkitektura jasangarriaren eta ekonomia zirkularraren adibide gisa.
  • National Palace Museum, ondare kulturalaren, turismoaren eta zerbitzu profesionalen arteko lotura ulertzeko.
  • Taipei Zoo, bioteknologia, ingurumen-heziketa eta hezkuntza zientifikoaren laborategi bizi gisa.
  • Taipei Astronomical Science Museum eta National Taiwan Science Education Centre, STEAM hezkuntzaren eta berrikuntza zientifikoaren ardatz nagusiak.

Bisita hauek agerian utzi zuten Taiwango LH ez dela prestakuntza tekniko hutsa, baizik eta kultura, zientzia, jasangarritasuna eta berrikuntza uztartzen dituen hezkuntza-eredu integrala.


Taipei Astronomical Science Museum



National Taiwan Science Education Centre


Taipei Public Library – Beitou Branch


Etorkizunera begira: lankidetza eta nazioartekotzea

Esperientzia honek Europako eta Taipeiko ikastetxeen arteko harremanak sendotu ditu, eta etorkizunean Memorandum of Understanding (MOU) bidezko lankidetza formalak ezartzeko oinarriak jarri ditu. Irakasleen job shadowing-ak, ikasleen proiektu teknikoak, ostalaritzako trukeak eta STEAM arloko ekimen bateratuak dira aztertzen ari diren aukeretako batzuk.

Mugikortasun honek erakutsi du ikaskuntza aberastu egiten dela ikasgelatik harago doazen esperientzien bidez, eta nazioarteko ikuspegia funtsezkoa dela etorkizuneko Lanbide Heziketa berritzailea eraikitzeko. Orain, bertan ikasitakoa gure testuinguruan txertatzeko unea da, etorkizunari begira ate berriak irekiz.


Azken eguneko afariaren ondorengo talde argazkia, guraso elkarteko arduradunekin



Proiektu hau Erasmus+ egitarauaren diru laguntzari esker burutu da.

2025-1-ES01-KA121-VET-000322395 proiektuaren baitan garatutako egitasmoa.




































2025(e)ko urriaren 9(a), osteguna

Iruñan izan gara Sepiek antolatutako Heziketako Erasmus+ KA131- 2025 mugikortasun jardunaldietan

Iruñako Baluarte Jauregian izan gara, Sepiek antolatutako Goi Mailako Hezkuntzako Erasmus+ mugikortasun jardunaldietan. Bertan, KA131 - 2025-eko deialdiari mugikortasun proiektuei buruzko azalpenak eman dituzte.









2025(e)ko urriaren 8(a), asteazkena

Carmonan (Sevilla) izan gara Sepiek antolatutako Heziketako Erasmus+ KA121 mugikortasun jardunaldietan

Carmonako (Sevilla) Teatro Cerezo aretoan Sepiek antolatutako, Lanbide Heziketako Erasmus+ mugikortasun jardunaldietan izan ginen. Bertan, KA121- VET eta KA122-VET 2025-ko deialdiko mugikortasun proiektuei buruzko informazioa eta berriak helarazi zizkiguten.   




Ekitaldian zehar hizlariak azalpenak eskaintzen





2025(e)ko urriaren 3(a), ostirala

"If we don´t change, the world will change" KA2 proiektuaren baitan bilera burutu dugu Bursan (Turkia)

 

Irailaren 22tik 25era Turkiako Bursa hirian "If we don´t change, the world will change" KA2 proiektuaren baitan Tolosaldeako 5 ikasle eta 2 irakasle klima aldaketa nola gelditu dezakegun lantzen aritu dira. Kasu honetan, karbono aztarnaren inguruan aritu dira. Gure ikasleez gain, Bursako eta Essenko (Alemania) ikasleak parte hartu dute.





Lehen egunean, Bursa Fen Kolejin elkartu ziren. Parte hartzaileen izenak ikasteko ariketa eta metodologia batzuk egin ondoren, Bursako udaletxera joan ziren. Bertan, Bursako klima teknikariek Bursan karbono aztarna gutxitzeko egiten ari diren ekintzak aurkeztu zizkietan. Ondoren, Nilüfer probintziako klima agintariekin hitz egitera joan ziren. Eguna bukatzeko, ikasle eta irakasle turkiarrek prestatutako turkiar jaki tipikoen dastaketa izan zuten.






Asteartean, Lanbide Heziketa eskola bat bisitatu zuten, zehazki Ataturk Vocational High School. Bertan, ikasleek eguzki energiaz funtzionatzen zuen kotxe bat muntatu zuten. Gero, beste Lanbide Heziketa eskola bat bisitatu zuten, kasu honetan, Coşkunöz Vocational High Schoolren txanda izan zen. Bertan, lau alor desberdin dituzte eta denetatik pasa ziren. Lehenik, mekanika alorretik pasa ziren. Gero, elektronika alorretik. Ondoren, informatika alorraren txanda izan zen eta azkenik biomedikuntza atala ikusi zuten. Eskola honetan bertan, karbono aztarna gutxitzeko asmoarekin, ereinotzak landatu zituzten.





Hirugarren egunean, Bursa Fen Kolejin, Turkiako kultura, geografia, gastronomia… aurkeztu eta erakutsi zieten. Horretaz gain, dantza tipikoak egin zituzten. Goiz erdi aldera, Extrempark abentura parkera joan ziren eta bertan, atrakzioez gozatzeko aukera izan zuten. Eskolako lana bukatzeko, karbono aztarna zer den aztertu eta nola gutxitu daitekeen hausnartu zuten.  Eguna bukatzeko, ikasle eta irakasle guztiek afari formal bat izan zuten.







Azken egunean, Cumalıkızık eta Gölyazı Bursako gune turistikoak bisitatu zituzten. Ederrak benetan!

Hurrengo topaketa urtarrilean izango da eta irakasleak bakarrik elkartuko dira Hessen herrian. Azken topaketa berriz, Tolosan izango da apirilean eta bertan zaborraren afera tratatuko dute.






2025(e)ko uztailaren 9(a), asteazkena

"If we don´t change, the world will change" KA2 proiektuko topaketa burutu dugu Essenen (Alemania)

 

Maiatzaren 20tik 25era Alemaniako Essen hirian bildu gara, "If we don´t change, the world will change" KA2 proiektuko topaketan. Bertan uraren kudeaketari buruzko jardunaldi ezberdinak burutu dira.


                                                     Irakasleak Bertha-von- Suttner-Realschule ikastetxean

Partehartzaileak irekiera ekitaldian


Topaketan honen helburua “No water no us” izenburupean urari buruzko lanketa egitea izan da Alemaniako Bertha-von- Suttner-Realschule eskolako eta Turkiako Bursa hiriko Bursa Fen Gurup Fen Lisesi eskoletako irakasle eta ikasleakin batera.

Ekintzen artean jarduera desberdinak egin dira. Horien artean, eskola barneko jarduerez gain, uraren kudeaketaren sektorean lan egiten duten enpresak bisitatu dira (Wassergewinnung Essen GmbH araztegia). Uraren inguruan prestatuta dagoen museoa (Aquarius Water Museum) ere. Gainera Essengo Unibertsitatea ezagutzeko aukera izan dute parte hartzaileek, Essengo ondare industrialeko ikur den Zeche Zollverein ikatztegia ere.



                                                                  Taldea Aquarius Water Museum-en


                                      Wassergewinnung Essen GmbH araztegian azalpenak jasotzen                                            


Proiektu honek hurrengo topaketa Turkiako Bursa hirian izango du hurrengo ikasturtean. Bertan "If we don´t change, the world will change" KA2 proiektuko hurrengo mugarria betetzeko jarduerak burutuko direlarik.

Wassergewinnung Essen GmbH araztegian




Gure ikastetxeko ikasle partehartzaileak




Taldea jasotako diplomekin



Proiektu hau Erasmus+ egitarauaren diru laguntzari esker burutu da. 


2025(e)ko uztailaren 4(a), ostirala

Herbehereetako Alfa Collegeko ikasleekin nazioarteko ikasle trukea.

 Aurtengo ikasturtea aurrera zijoala, Herbeheretara joateko aukera ireki zitzaigun. Ikaskide pilo baten interesa piztu zuen aukerak eta, hautaketa prozesuaren ondoren hiru izan ginen hautatuak.

Esperientzia oso aberasgarria izan da, herrialde, hizkuntza berri bat eta jende asko ezagutzeko aukera izan dugu eta.

Lehen eguna luzea izan zen, bidaia, Amsterdamera iristea eta bisita azkarra eta berriro ere Groningenerako bidaiak energia asko gastatu zigun eta.

Ongietorria bigarren egunean egin ziguten Alfa Collegeko Kiroletako egoitzan. Eskola oso handia da eta hainbat egoitza ditu. Aste osorako programaren azalpena, eskolako bisita eta kirol instalakuntzen ezagutzarako eguna izan zen.


                                                              Alfa Collegeko kiroletako kanpusa

Astearte eta asteazkenean Athletic Skills Model delakoaren inguruan ezagutza teorikoak eskuratu ahal izan genituen Jeffry Snijder irakaslearen eskutik eta aplikagarritasun praktikoak bizitzeko aukera izan genuen bai Alfa College-n bertan, baita beste eskola eta klubetan.


                                                          Ikasleak kirol jarduera ezberdinak burutzen
Proiektuan parte hartu duen ikasle taldea

Ostegunean Alfa Collegeren beste eraikinak bisitatu genituen. Eskola oso haundia da eta eskaintza oso aberatsa du. Gainera, Jasangarritasunaren inguruko hitzaldia eta bisita bat egin genuen. Garrantzi handiko gaia da bai eskola eta batia hiriarentzat eta egia da, gure alorretik kanpokoa izanik ere, horrelako gauzek ikuspegi zabal izaten laguntzen digutela.


Jobshadowing esperientzia Groningenen – Tolosaldea LHII eta Alfa College elkarrekin

 

Tolosaldea LHIIko kiroletako irakasle talde bat Groningenen (Herbehereak) izan gara  joan den maiatzean, jobshadowing jarduera batean parte hartzen, Alfa Collegeko lankideekin batera. Esperientzia aberasgarria eta inspiratzailea izan da, bai maila pertsonalean, bai profesionalean.


Hezkuntza ikuspegi berriak

Alfa College-n ikasleekin egunerokotasunean murgiltzeak euren metodologia eta proiektuak ezagutzeko aukera eman digu. Irakasleen eskutik praktika inspiratzaileak bizitzeko aukera izan genuen, gizartearekiko duten loturak gurean aplikagarritasuna izan dezakeela ulertuz.

Ebaluaketarako duten ikuspegia ezagutzea oso aberasgarria izan da; gizarteratzea, ikaslearen garapena eta ebaluaketa dira ikaskuntza prozesuaren oinarri.

 

Gizartean duten eragina

Gure egonaldirako Alfa College-k proposatutako programa jaso genuenetik konturatu ginen zenbaterainoko garrantzia duen ikasleak eta ikastetxea inguruarekin kontaktuan egoteak. Hainbat esperientzia izan genituen horren adibide gisa:

-          Ikastetxera astero bitan etortzen zen hirugarren adineko talde batekin ikasleek gidatzen zituzten egokitzapen fisikoko saioak ikusteko aukera izan genuen.

-          De Zijlen Tolbert zentruan ere izan ginen, bertan desgaitasun intelektuala duten pertsonekin lan egiten dute, baita maila fisikoan ere.

-          Kid´s United futbol taldea ere ezagutu genuen, non Groningen FC taldeko jokalari ohiek eta Alfa Collegeko hainbat ikaslek desgaitasun intelektuala duten haurren integrazio sozialerako futbola erabiltzen duten.



Etorkizuneko lankidetzarako lehen pausoa

Esperientzia honek harreman sendoak sortzeko aukera eman digu, eta ziur gaude etorkizunean lankidetza berriak sortuko direla bi ikastetxeen artean. Ideiaz beteta bueltatzen gara, gure ikasleentzako aukera berriak esploratzeko asmoz, gure eskolaren ikaskuntza eskaintza aberasteko.

Proiektu hau Erasmus+ egitarauaren diru laguntzari esker burutu da.

2023-1-ES01-KA131-HED-000123969  proiektuaren baitan garatutako egitasmoa.