2022(e)ko ekainaren 8(a), asteazkena

Hazparneko San Josepe Lizeoko eta Tolosaldeako LHII-ko Mekanikako ikasleek elkartrukea burutu dute.

 Azken bi ikasturteetan, pandemia dela medio, elkartrukeak bertan behera egon ondoren, aurtengoan berriro ekin diogu bi ikastetxeen arteko mugikortasunei.

Lehendabizi, Tolosaldeako mekanizazioko 1. mailako ikasleek, Hazparnera joan ziren bi egunetarako  eta ondoren, San Josepeko Mekanikakoak gurera etorri ziren beste horrenbeste egunetarako.

Hazparnen, aeronautikarekin lotutako elementuak ekoizten dituen Lauak Bat enpresa bisitatu zuten. Bertan, hegazkinen hainbat zati eraikitzen dituzte zenbait material berezi erabiliz. Enpresa honek beste herri eta herrialdeetan ere baditu lantegiak.




Ikasle taldea Lauak Bat enpresan (Hazparne)


Ikasleek ikastetxea ezagutzeko aukera izan zuten, bertako ikasleekin hartu emanetan aritu ziren eta makina ezberdinak aztertu zituzten mekanizazioko tailerrean.

Ondoren, San Josepeko ikasleen egonaldia burutu zen Tolosan. Hazparneko eta Tolosaldeko ikasleek, Ibarrako Apatta Erreka industrialdean kokatutako hiru enpresa esanguratsu bisitatu zituzten: Lemu, Otsabio eta Mecanizados Harri.  Hiru enpresa hauek ere mekanizaziorekin lotuta daude eta gure ikastetxeko ikasleek bertan egiten dituzte praktikak. Bisitak oso interesgarriak izan ziren.


Apatta Erreka Industrialdean dagoen
 Talleres Harri bisitatzen


Honetaz gain, ikasleek Tolosako txoko ezberdinak ezagutzeko aukera izan zuten, Tolosaldeako ikasleen laguntzarekin.


                                                Tolosa ezagutzen bertako ikasleen eskutik


Bigarren egunean, Euskal kirolak praktikatzeko aukera izan zuten, elkarren arteko harremanak erraztuz. Ikastetxea ezagutu eta tailerrak aztertzeko aukera ere izan zuten. Azkenik, bi ikastetxeetako ikasleek, Eureka Zientzia Museoa bisitatu zuten, egonaldiari amaiera emanez.


                                          

                                                    Herri kiroletan bi ikastetxeetako ikasleak


Esperientziaren balorazio positiboa egin dugu eta, aurrera begira, gure elkarlanarekin jarraitzeko asmoa azaldu dugu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina