2018(e)ko urriaren 26(a), ostirala

Bost herrialdetako 20 irakasle elkarlanean aritu dira, gure ikastetxean, ERASMUS+KA2 proiektu bat martxan jartzeko

 Bost herrialdetako 20  irakasle elkarlanean aritu dira, gure ikastetxean, ERASMUS+KA2 proiektu bat martxan jartzen



Erasmus+ KA229 "The Guardians of Europe" proiektua martxan jartzeko asmotan,  5 herrialdetako 20 irakasle elkartu dira Tolosaldea LHII-n,  4 egunez. Polonia (Koordinatzailea), Italia, Portugal, Grezia eta Euskal Herriko ordezkariak izan dira parte hartu dutenak. 



                                       
https://posta.tolosaldea.com/service/home/~/?auth=co&loc=es&id=108732&part=2

Ikastetxeetan ematen diren arazo sozialei buruzko ezagutza areagotzea eta, Europako herrialde ezberdinetan, hauen aurrean erabiltzen diren irtenbideak zabaltzea dira proiektu honen helburu nagusiak. 

                                               Irakasleak egonaldiaren une ezberdinetan Tolosaldea LHII-n

Partaideak, gurean izan diren bitartean, eTwinning plataformari  eta kanpaina sozialei buruzko prestakuntza jaso dute. Errenterian dagoen Tknika Lanbide Heziketako berrikuntza zentroa bisitatzeko aukera ere izan dute.




                                                                Tknika ezagutzen


Ikastetxe hauetako ordezkariek hainbat arazo soziali buruzko ezagutza eta esperientzia partekatuko dute: berdintasuna, elikatze osasuntsua, Ziberbullying-a,   tolerantzia eta kirol-ohiturak. Arazo hauen inguruan sentsibilizatzeko helburuz, kanpaina sozialak  nahi dira antolatu jarrera prosozialak bultzatuz.


                                  eTwinning plataformari buruz jasotako dute irakasleak

Proiektuak 2 urte iraungo ditu eta lehen jarduera honetaz gain, beste 5 mugikortasun garatuko dira ikasleekin batera, herrialde bakoitzean bat.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina